Rodasko Kolosoa
Wikipedia(e)tik
Rodasko Kolosoa XVI. mendeko grabatu batean.
Rodasko Kolosoa Rodasko kaian eraikitako eta Helios jainko greziarraren omenezko estatua erraldoia izan zen. Munduko Zazpi Mirarietako bat izan zen. 32 m inguruko garaiera zuen. Estatuaren eraikuntzak 10 urte iraun bazuen ere, 50 urte bakarrik egon zen zutik, lurrikara batek eraitsi zuelako.
Koordenatuak: 36°27′04″N 28°13′40″E / 36.45111°N 28.22778°E