Koordenatu geografiko sistema

Wikipedia(e)tik

Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Lurraren mapa horizontalean latitudea eta bertikalean longitudea erakusten, Eckert VI proiekzio sisteman. (bertsio handiagoa pdf, 1.8MB)
Lurraren mapa horizontalean latitudea eta bertikalean longitudea erakusten, Eckert VI proiekzio sisteman. (bertsio handiagoa pdf, 1.8MB)

Koordenatu geografiko sistemak Lurreko edozein puntu adierazten du koordenatu esferiko sistemako hiru koordenatutik bi erabiltzen.

Lurreko lekuen arteko distantzia kalkulatzeko, edo pertsona bat, hiri bat, mendi bat eta abar non dagoen, kokapen sistema zehatz bat sortu zen, erabilerraza eta gehiengoak onartua. Koordenatu geografikoak irudizko lerroak dira, paraleloak eta meridianoak, lurbira globoetan eta mapetan ageri direnak, laukisare antzeko bat osatuz.

Eduki-taula

[aldatu] Latitudea eta longitudea

phi latitudea eta lambda luzera

Babiloniatik eratorritako teoriak erabilita, geroago greziar pentsalaria zen Klaudios Ptolemaiosek berriz hartuta, zirkulu oso batek 360 gradu osatzen ditu. (360º).

[aldatu] Latitudea

Latitudea edozein puntu eta ekuatorearen arteko angelua da. Latitude konstanteko puntuak batzen dituen marra paraleloak dira. Lurraren inguruan zirkuluak sortzen dituzte, ahalik eta poloan 90ºko latitudea dagoen arte.

Ekuatorean latitudea 0º da eta diametro handieneko paraleloa, Lurra alde zabaletik inguratzen duelako. Ekuatoreak, gainera, Lurra bi zatitan banatzen du: Ipar hemisferioa eta Hego hemisferioa.

Badira beste paralelo txikiago batzuk, Ekuatorea baino txikiagoak. Hona hemen aipagarrienak: Kantzerko Tropikoa eta Kaprikornioko Tropikoa, Zirkulu Polar Artikoa eta Zirkulu Polar Antartikoa.

[aldatu] Longitudea

Longitudea Lurreko puntu aukeratu batekiko ekialdera edo mendebaldera dagoen angelua da. Gaur egun, Greenwicheko Royal Observatory delakoan dago jarrita 0ºko puntua. Antipodak aldi berean 180ºM eta 180ºE longitudera daude.

Luzera konstantea duten puntuak meridianoak dira. Meridianoak ez dira paraleloak, Ipar Poloan eta Hego Poloan elkartzen baitira.

Meridianoek ordu banaketa egiteko ere balio dute eta, horren bidez, Lurraren ordu eremuak ezagutzeko.

[aldatu] Ikus, gainera

Tresna pertsonalak
Beste hizkuntzak