Saxoi genitiboa

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Saxoi genitiboa edo Genitibo saxoia usadioz ingeles gramatikan erabili ohi den genitibo posesibo kasu bat da, apostrofe erako atzizki bat delarik. Bere euskarazko baliokideak -en (pertsona) edo -ko (lekua) atzizkiak lirateke. Ingelesaz gain, beste germaniar hizkuntza ugaritan ere eman ohi da, nahiz eta horietan apostroferik gabe erabilia izan ohi den.

Hitzarren amaieran apostrofea ' eta s hizkia gehituz lortzen da. Adibidez: William's brother came yesterday ("Williamen anaia atzo etorri zen").

Gaur egun ingelesean erabili ohi diren saxoi genitiboaren erabilerak hauek dira:

Izen erregularra
"s" hizkian amaitzen ez dena
Izen erregularra
"s" hizkian amaitua
Izen erregularra
Singularra -'s (adbz.: cat's) -'s edo -’ (adbz.: class's edo class') -'s (adbz.: child's, ox's, mouse's)
Plurala -s' (adbz.: cats') -es' (adbz.: classes') -'s (adbz.: children's, oxen's, mice's)