Silo

Wikipedia, Entziklopedia askea

Siloa belar ebakia, garaua, garia eta bestelako ale, hazi eta bazkak lehor gordetzeko egitura da. Eraikin bertikal eta zilindrikoa izan ohi da. Halaber, lurpeko tokia izan daiteke, eta, horrexegatik, hedaduraz, lurpeko ezein toki sakon eta ilunari silo ere esaten zaio. Nekazaritzan erabili izan dira gehien bat, baina gaur egun misilak gordetzeko ere erabiltzen dira.

Nekazaritzan erabilitako silo motak

Biltzen duten produktuaren arabera silo ezberdinak ditugu:

  • Garau siloak
  1. Dorre-siloak
  2. Bunker-siloak
  3. Poltsa-siloak
  4. Misil-siloak
  • Materia berde siloak
  1. Arto-siloak
  2. Alpapa edo belar siloak
  • Beste silo mota batzuk:
  1. Villacañas herriko siloak (lurrazpiko etxebitzitzak)

Dorre-siloak

Port Giles-eko garau-silo bat (Australia)

4-30 metro bitarteko diametroko eta 10-84 metro altuerako zutikako egitura zilindrikoak.

Bunker-siloak

Azukrearentzako bunker-siloa Chillan herrian (Txile).

Traktoreek eta beste zama makina batzuek betetzen duten hormigoizko aska-silo borobila.

Poltsa-siloak

Etzandako poltsa siloa.

2 - 2½ m. diametroko tamainako plastikozko poltsak. Bildu nahi den produktu kantitatearen arabera luzeagoak izango dira. Horretarako sortutako makina batez trinkotzen da eta bi muturrak ixten dira.

Misil-siloak

Misilak gordetzeko lurrazpiko siloak. Eraso nuklear bat jasan ahal izateko blindatzen dira.

Ikus, gainera

Kanpo loturak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Silo Aldatu lotura Wikidatan