Sinonimo
Wikipedia(e)tik
Sinonimoak esanahi bera edo beretsua izanez idazketa eta ortografia ezberdinak dituzten hitzak dira.
Hizkuntzalariek hurrengo bereizketa egiten dute:
- Erabateko sinonimoak: testuinguru guztietan esanahi bera daukatenak. Adibidez, arkatza eta lapitza.
- Sinonimo partzialak: testuinguru askotan esanahi bera izan dezaketenak, baina batzuetan ezberdinak direnak. Adibidez, dastatu eta probatu.
- Sinonimoak dira kasu honetan:
- Piper beteak probatu ditut.
- Piper beteak dastatu ditut.
- Baina ez beste honetan:
- Kotxe berria probatu dut.
- *Kotxe berria dastatu dut.
- Sinonimoak dira kasu honetan: