Sofbol
Wikipedia(e)tik
Sofbola (jatorrizko hizkuntzan, ingelesean, softball) kirol bat da, beisboletik sortua. Beisbolarekiko alde nagusiak hauek dira:
- Sofboleko pilotak handiagoak eta astunagoak dira beisbolekoak baino.
- Sofbolean, jaurtitzaileak eskua besaburuaren azpitik duela jaurtitzen du pilota; beisbolean, besaburuaren gainetik duela.
- Sofbolean, jaurtitzaileak lehenengo basera jaurtiki behar du. Beisbolean, lasterkariren bat duen edozein basetara jaurti dezake.
- Sofboleko jokalekua txikiagoa da beisbolekoa baino.
- Sofbolean, aldatzen diren jokalariak berriro jokatzera itzul daitezke; beisbolean, ez.
- Partiduen iraupena: sofbola 7 lasterkalditara jokatzen da; beisbola, 9tara.
Ingelesez softball izenak hitzez hitz «pilota biguna» esan nahi duen arren, sofboleko pilota estandarra ez da bereziki biguna.
Kanpo loturak [aldatu]
| Artikulu hau Kirolari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |