Suziri-berogailu

Wikipedia, Entziklopedia askea
Suziri-berogailu bar

Suziri-berogailua, erregai solidoa erabiltzen duen berogailu edo sukalde eraginkorra da. Diametro txikia duten sukaldeak dira, non erregaia tenperatura altuko errekuntza ganbera batean kontsumitzen den. Halaber, isolatuta duen tximinia bertikalak, erabateko errekuntza bermatzen laguntzen du sugarrek egosteko gainazala ikutu baino lehen. 1982an Larry Winiarski doktoreak sukalde mota hauen funtzionamenduaren printzipioak deskribatu zituen. Diseinu horretan oinarritutako hainbat sukaldek Ashden Sariak irabazi zituzten 2005 eta 2006. urtean.

Lorpenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sukalde tradizionalekin alderatuta, erregai-erreketa eraginkorragoa lortzen duten berogailuak dira, eta ondorengoak lortzeko gai dira:

  • Suaren gaineko aire-korronte ona izatea.
  • Erregaiaren erabilera kontrolatua.
  • Errekuntza-ganbaran tenperatura altuak lortzea, aldi berean, substantzia lurrunkor askoren errekuntza osoa ziurtatzen duena.
  • Lortutako bero erresultantearen erabilera eraginkorra.

Osagaiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Suziri-berogailuak[1], “Rocket” berogailu bezala ere ezagutzen dira. Berogailu hauek, funtzio ezberdinetarako erabili izan ohi dira, hala nola, espazioak edota ura berotzeko tresna bezala, edota sukalde modura. Gailu honek honako osagai hauek ditu:

  • Kargatzeko danborra: erre gabeko erregaia jartzen den lekua, bertatik errekuntza-ganbera elikatzen da.
  • Errekuntza ganbera-konbustio ganbera: egurra erretzen den lekua, karga danborraren amaieran kokatzen dena.
  • Tximinia: errekuntza ganberaren gainean kokatzen da bertikalki. Honi esker, goranzko korronte nahikoa sortuko da, sua eusten lagunduko duena.
  • Bero trukagailua: beroa behar den lekura transmititzeko.

Berezitasunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Karga-danborra, bertikala zein horizontala izan daiteke, karga elikaduraren araberakoa. Karga danborra bertikala dutenek, grabitateari esker, elikadura modu automatikoan egiten dute. Aldiz, horizontala dutenetan, karga eskuz egin behar da. Erregaia erregai-ganberan kontsumitzen den einean, konbekzio korronteek aire berria behealdetik sartzen dute konbustio ganbaran. Modu honetan, pirolisi osatugabearen kea suaren inguruan egonez gero, tximiniatik sugarretarantz erakarriko du. Tximinia isolatuta, tenperaturak maximizatu daitezke, eta ondorioz, ikerketa batzuk diotenaren arabera, konbustioa hobetuko litzateke, berogailuen eraginkortasuna % 2an handituz. Prozesu honek, azkenik, bero trukagailuak sortutako beroa modu eraginkorrean erabiltzea ahalbidetzen du.

Sukaldaritza helburuetarako, diseinuak zartagina suarekin kontaktuan mantentzen du ahalik eta azalera handienean. Gainera, lapikoentzat barrunbe berezi bat erabil daiteke kanal estu bat sortuz. Kanal horri esker, aire beroak eltzearen ertzak eta azpialdea berotze ditu. Espazioa berotzeko erabiliz gero, beroa zenbait kasutan etxearen beraren zati izan daitekeen bero biltegi batera eramaten da. Kasu horietan, ihes-gasak tximinian zehar eraikinetik kanpo ateratzen dira ingurunera.

Sukalde-diseinu hauek diametro txikiagoko erregaiak erabiltzea ahalbidetzen du. Orobat, su zabaleko sutondoekin alderatuz, hauek behar duten egur kantitate erdiarekin nahikoa dute funtzionamendu egoki eta emaitza berdinak lortzeko. Berogailua lurretik altxatzeak eta isolatzeak haurrek erretzeko duten arriskua murriz dezake. Diseinu berriago batzuek grabitatea erabiltzen dute elikadura automatizatzeko.

Berogailu motak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Sukaldea Suziri berogailua jatorriz janaria prestatzeko garatu zen, non bero kantitate nahiko txikiak behar diren modu jarraituan, eltzearen beheko aldean eta alboetan. Sukaldeak, adreiluz, birziklatutako altzairuzko latak erabiliz eraiki daitezke, edota zuzenean erosi.

Berogailu hauek, normalean egur-erregai baliabideak urriak diren eta garapen bidean aurkitzen diren herrialdeetan aurkitu ohi dira. Aldiz, azkeneko urteetan, herrialde garatuetan ere, berogailu hauen erabilera areagotu egin da. Batzuk txikiak dira eramangarriak izateko; horma bikoitzeko diseinu batez isolatuta. Halaber, biomasaren gasifikazio partzialarentzat ganbera bat du. Gainera, nahasketa gehigarriarekin eraginkortasun termikoa handitzen da, bete-beteko errekuntza garbiago bat eskainiz. Suziri berogailuen abantaila janaria prestatzeko behar duten erregai kopuru txikia da, airea karbono monoxido gutxiagorekin garbiago mantenduz.

  • Gela berogailua Masa termikoko suziri berogailuak, suziri sukaldearen printzipioak jarraitzen ditu. Hauen diseinua airea zuzenean berotzeko pentsatutakoa da. Bestalde, diseinu honi esker, ihes-gasen bero zati handi bat masa termikorako biltegira bideratu eta aprobetxatzeko gai da. Berogailu hauek egiteko normalean kobrea erabiltzen da, eta aipatzekoa da eskulangileen artean, eraikuntza naturaletan zein permakulturaren jarraitzaileen artean izaten ari den arrakasta.
  • Ur berogailua Suziri-berogailuak ura berotzeko erabil daitezke. Bero trukagailu bati esker, gertu dagoen ontzi bateko ura berotzeko gai da.  

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «http://www.StoverSource.com - Whole Stoves» web.archive.org 2009-02-22 (Noiz kontsultatua: 2021-02-18).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]