Switch

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Izar topologia eratzako kommutadorea erabiltzen da.

Switch edo kommutadore OSI ereduren lotura geruzako konputagailu-sareak elkar konektatzeko gailu elektronikoa da, teknikoki esanda sare kontzentratzailea da.

Funtzionamendua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Switch batek sare-segmentu bat edo gehiago lotzen ditu, sare zubiak (brigde) bezalako funtzionamendua dute. Switch batek hainbat sare konexio (RJ-45 normalean) du eta igorlearen eta hartzailearen MAC helbidearen arabera informazioa (bit-trama) zein sare konexiotik igorri behar duen daki, honela talkak eragozten direla, hub-ek ez bezala. Honek datu trafikoa iragazten eta segurtasuna hobetzen ditu LAN sareetan.

Switch baten Ethernet (RJ45) konektoreak

Switch-ak sare askotik sare bakarra osatu nahi denean erabiltzen da. Askotan ere hub deitzen da edo lany.

3. mailako Switch-ak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kommutadoreak sare konexioetatik bit-tramak bideratuz 2. mailan aritu arren, gailu berean 3. mailako zenbait sare sortzeko balio dute (ikus VLAN) eta sare geruzako datu paketeak (3. maila) bideratu, bideratze funtzioak burutuz.

Ikus,Gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Switch Aldatu lotura Wikidatan