Tabor

Wikipedia(e)tik
Tabor mendia» orritik birbideratua)
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Tabor
Mount Tabor,2.jpgTabor mendia
Garaiera 575 m
Kokapena IsraelIsrael
Koordenatuak 32°41′00″N 35°23′00″E / 32.68333°N 35.38333°E / 32.68333; 35.38333Koordenatuak: 32°41′00″N 35°23′00″E / 32.68333°N 35.38333°E / 32.68333; 35.38333
Tabor non dagoen adierazten duen Palestina-ko/-go/-eko mapa
Tabor

Tabor[1]Tabor mendia bezala ere ezaguna— (hebreeraz הר תבור, har Tabor), Galilean dago Jezreel Haranaren ekialdean, Galileako Itsasotik 17 kilometro mendebaldera. Bere garaiera, 575 metrokoa da, eta inguruko lurraldearekiko, 400 metro altxatzen da. Bere tontorra, urrunetik nabarmentzen da. Ekialdetik mendebaldera ikusia (Kfar Taborretik), bere tontorra oso zorrotza da. Hegoaldetik mendebaldera ikusia (Afulatik), bere tontorra borobildua da. Arabieraz, Jebel a'tur bezala ere ezagutzen da, baita Itabyrium edo Itxuraldaketaren Mendia ere. Jesusen Itxuraldaketaren eta Barak eta [[Sisera]k zuzendutako Jabinen armadaren arteko gudua gertatu ziren tokia dela uste da. Mendiaren magalean, hiru arabiar herrixka daude: Umm-el-ghanam hego-ekialdean, Shibli ekialdean eta Daburiya mendebaldean. Bere tontorrean Antzaldatzearen eliza dago.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Tabor Aldatu lotura Wikidatan