Tabrett Bethell

Wikipedia, Entziklopedia askea
Tabrett Bethell
Bizitza
JaiotzaSydney1981eko maiatzaren 13a (42 urte)
Herrialdea Australia
Lehen hizkuntzaAustraliako ingelesa
Hezkuntza
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakaktorea, modeloa, antzerki aktorea, zinema aktorea eta cheerleader (en) Itzuli
Altuera173 zentimetro

IMDB: nm3248988 Allocine: 399373 Rottentomatoes: celebrity/tabrett_bethell Allmovie: p652473 TCM: 12822423 Metacritic: person/tabrett-bethell TV.com: people/tabrett-bethell
Twitter: therealtabrett Instagram: therealtabrettbethell Edit the value on Wikidata

Tabrett Bethell (Sydney, 1982ko maiatzaren 13a) aktore eta modelo australiarra da. Legend of the Seeker telesailean Cara Mason Mord'Sitharen rola betetzeagatik da ezaguna.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ama ospitalean erditzeko zegoela gurasoak ez ziren ados jartzen alabak izango zuen izenarekin. Aitak ospitaletik atera eta osteratxoa ematen ari zela Tabrett kalea ikusi zuen eta biek gustoko izan zutenez horrela jarri zioten izena[1]. 16 urte zituela modelo lanetan hasi zen Chadwick Models agentzian[2] eta Sydneyko Cronulla-Sutherland Sharks errugbi taldeko cheerleaderra ere izan zen[3].

Beti izan zuen gustuko antzerkigintza eta 2007an hamabi hilabeteko ikastaro intentsiboa bete zuen Screenwise aktore eskolan[4]. Bitartean modelo lanak ere egiten jarraitu zuen eta hiriko The Daily Telegraph aldizkariko portada izan zen 2007ko otsailean[5]. 2007an bideo eta laburmetrai banatan aritu zen eta baita Strangers Lovers Killers filmean ere.

2009an Terry Goodkind idazlearen Sword of Truth liburuetan oinarrituriko Legend of the Seeker telesailaren lehen denboraldiko azken kapituluan agertu zen eta bigarren denboraldi osoa protagonista laukotean egin zuen. Cara Mason Mord'Sitharen papera egin zuen eta mundu mailan egin zen ezagun[1].

2010an The Clinic filmeko protagonista izan zen eta urte berean Anyone You Want filmean[6] egindako lanarengatik Manhattan Film Festivaleko emakumezko aktore onenaren saria irabazi zuen. 2011 urtean Poe filmerako aukeratua izan zen, Sarah Elmira Royster amorantearen papera egiteko[7]. Kapitulu pilotoa ere grabatu zen baina ABC-k telesaila atzera botatzea erabaki zuen. 2013an Bollywood-eko Dhoom 3: Back in Action filmean hartu zuen parte[8]. Hindi hizkuntzan grabaturiko film batek nazioarteko merkatuetan inoiz izan duen arrakasta handiena lortu zuen.

2014an Oren laburmetraia egin zuen[9]. Film honek 2015eko Hollywood Reel Independent Festivalean bi sari eskuratu zituen, emakumezko aktore onenarena (Tabrett Betheli eman ziotena) eta nazioarteko laburmetrairik onenarena. 2014an Mistresses telesailaren 2. denboraldiko kapitulu batean agertu zen eta 2016an 4. denboraldiko ohiko aktrorea izan zen[10].

Filmografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Filmeak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urtea Filma Pertsonaia
2001 Life Support kapitulu batean
2007 Mr. Right Lead Bideo motza
2007 The Swallow Veronika Le'Morel, eskalea Laburmetraia
2007 Strangers Lovers Killers Chris
2010 The Clinic Beth Church protagonista
2010 Anyone You Want Amy
2011 Poe Sarah Elmira Royster pilotoa
2012 Sanctuary Lia Laburmetraia
2013 Dhoom 3[11] Victoria Bollywoodeko filmea
2014 Oren Emile Laburmetraia

Telebista[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urtea Filma Pertsonaia Oharrak
2009 - 2010 Legend of the Seeker Cara Mason protagonista, 23 kapitulutan
2010 Cops: L.A.C. Eve Louizos kapitulu batean
2014, 2016 Mistresses Kate Davis 14 kapitulutan

Antzerkia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urtea Antzezlana Pertsonaia
2008 Somewhere between the Sky and the Sea Stephanie
2012 Savage in Limbo -

Sariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urtea Filmea Jaialdia Saria
2010 Anyone You Want Manhattan Film Festival Emakumezko aktore onenaren saria[12]
2010 Oren Hollywood Reel Independent Festival Emakumezko aktore onenaren saria[13]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b «Interview: LEGEND OF THE SEEKER's Tabrett Bethel is Not Cara (Or IS She?) | TheTorchOnline.com» web.archive.org 2010-02-26 (Noiz kontsultatua: 2020-04-01).
  2. https://www.ecured.cu/Tabrett_Bethell
  3. (Ingelesez) Tabrett Bethell Cheerleader. (Noiz kontsultatua: 2020-04-01).
  4. (Ingelesez) «Drama & Acting Courses Tips | Screenwise Acting School Sydney» Screenwise Acting School (Noiz kontsultatua: 2020-04-01).
  5. «Newsphotos» www.newsphotos.com.au (Noiz kontsultatua: 2020-04-01).
  6. (Ingelesez) Socratis Otto is "Anyone You Want" Greek Reporter Australia | Greek Reporter Australia. (Noiz kontsultatua: 2020-04-01).
  7. (Ingelesez) «'Legend of the Seeker's' Tabrett Bethell Joins ABC's 'Poe'» The Hollywood Reporter (Noiz kontsultatua: 2020-04-01).
  8. (Ingelesez) «Now an Australian actress in Aamir Khan's Dhoom 3» Hindustan Times 2012-09-28 (Noiz kontsultatua: 2020-04-01).
  9. Oren. (Noiz kontsultatua: 2020-04-01).
  10. (Ingelesez) Slezak, Michael; Slezak, Michael. (2016-02-19). «Mistresses Season 4: Alyssa Milano Still Out, [Spoiler Back as Series Regular!»] TVLine (Noiz kontsultatua: 2020-04-01).
  11. Dhoom 3. (Noiz kontsultatua: 2020-04-01).
  12. William (necros). (2010-08-02). «Anyone You Want (2010)» Tabrett Bethell's films (Noiz kontsultatua: 2020-04-01).
  13. (Ingelesez) Movie, The Oren. (2015T01:07). «OREN has WON Best International Short at the Hollywood Reel Independent Film Festival! Thank you everyone!!!pic.twitter.com/4xAFjcHicr» @the_oren_movie (Noiz kontsultatua: 2020-04-01).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]