Tai-txi

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Tai-txia, jatorriz Tai Chi Chuan (太極拳 ), arte martzial txinatarra da, barneko energia garatzean oinarritzen dena. Tai Chi-ak, gorputza, adimena eta espiritua batera lantzen ditu. Arte martzial hau praktikatzea, ona da edozein adineko pertsonentzat, eta gaur egun, milioka pertsonak praktikatzen du mundu osoan barrena.

Argi egon ez arren nork sortu zuen, dokumentaturik dauden munduko arte martzial guztietatik zaharrena da. Txinako dinastiaren Liang periodoan (502-577), dagoeneko dokumentatua zegoen. Buruzagi militar batek: Cheng Xing-Xi-k, hain zuen gustuko Tai-txia, bere soldaduak hau egitera animatzen bait zituen. Bigarren hauek, ikasitako teknikak, beraien lurrak arrakastatsu defendatzeko erabili zituzten. Cheng-ek, artikulu ugari idatzi zituen, Tai-txiaren eraginkortasuna baieztatzen.

Tai-txiaren printzipioetatik, Moy jakintsuak, Tai-txi Taoista sortu zuen, hau da, Tai-txiarekin batera, meditazio taoista sartu zuen, Txinako medikuntza tradizionala, erlijio taoistarekin nahastuz.

Tai-txiaren esanahia literalki, honakoa da: “Oinarrizko printzipioaren” “ukabila”. Tai-txia oinarri hartuz, beste hainbat arte martzial asko sortu dira, horietatik ezagunena Txi Kung-a da. Arte martzial hauek, oinarritzat Tai-txia hartu dutela esan beharra dago, ez baitute erlaziorik, Tai-txi Taoistarekin.

Gaur egun, nahiz eta nagusiki Tai-txia erlaxatzeko erabili, borrokarako ziren teknika eskas batzuk ere badiraute. Horietatik, nahiz eta ez oso ezaguna, baina bai aberasgarrienetakoa: Bushï-te Shoreï (“Saholin gudariaren ukabila”) teknika da.

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Tai-txi Aldatu lotura Wikidatan