Telegram (aplikazioa)

Wikipedia, Entziklopedia askea

Telegram Messenger edo Telegram aplikazioa, software librez egindako aplikazioa da telefonoen bidez mezuak elkarri bidaltzeko. Sekuritate handiagoa[1] lortzeko, zifratze sistemak erabiltzen ditu. Mezuetan, testuez gain beste fitxategi batzuk ere elkar trukatu daitezke: argazkiak, bideoak, etab.

Hainbat sistema eragiletan erabiltzeko sortua da, esaterako, Android, Mac OSX eta iOS sistema eragiletan dabil (baita tabletetan eta WIFIrik gabeko zenbait gailutan).[2]

Telegram 2013. urtean sortu zuten Nikolai eta Pavel Durov anaiek, Errusiako VK gizarte sarearen sortzaileak.[3]

Telegram honek beste mezularitza zerbitzu batzuekin lehiatzeko sortu zuten: WhatsApp, LINE, KakaoTalk, eta WeChat.

Ezaugarriak

  • Zifraturiko mezuak.
  • Gailuak lainoaren bidez sinkronizatzen dira.
  • Baditu mahaigaineko bertsioak eta nabigatzaileetako gehigarriak[4].
  • Argazkiak, bideoak, testu-dokumentuak eta beste fitxategi mota batzuk igorri ahal ditu.
  • 200 pertsonetako taldeak onartzen ditu (2014an).
  • Zifraturiko txatak.
  • Auto-destructing messages in secret chats (Snapchat).
  • Munduko hainbat hizkuntzatan ikus daiteke. Euskaraz ere bai, Bitarlan.net enpresak itzulita.[5].


Erreferentziak


Informatika Artikulu hau informatikari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.