Informatika
Wikipedia(e)tik
Informatika informazioaren tratamendu automatikoa aztertzen duen zientzia da eta horretarako ordenagailu bat erabili behar da.
Euskaraz, termino hau gaztelaniatik edota frantsesetik hartu dugu. Latinamerikako hainbat herrialdetan eta mundu anglofonoan Computing edo Computación ("Zenbaketa") hitzak erabiltzen dituzte. Mundu anglofonoan ordenagailuak sortu aurretik, Computer zenbaketa egiten duen pertsonari deitzen zioten.
[aldatu] Historia
Zenbaketa-zientziaren historiak, konputagailu digital modernoa lehentzen du. 1920ko hamarkadaz aurretik, "zenbatzaile" edo "kontatzaile" terminoa kalkuluak burutzen zituzten pertsonak adierazteko erabiltzen zen. Geroago hitz honek eta hortaz, honen deribazioz, konputagailu edo ordenagailu hitzak sortu dira gaur egungo zenbatze-makina digitalak izendatzeko. Gure egunotako informatika arloko lehen ikerlariak, geroago konputazio- edo "kontaketa"-zientzia deituko zenaren aitzindariak, kontagarritasunaren arloan arduratuta zeuden, hau da, gizaki batek zer zenbatu dezake, arkatz eta papera izanik, jarraibide zehatzak segituz, behar duen denboran, tolesgabetasunez eta arazo edota buruketaren aurrezaguerarik izan gabe. Lan hau burutzera bultzatu zuen eragingarri zatitxo bat, "zenbakailuak" edo zenbatze-makinak garatzea izan zen, eta horrela, giza-kontaketaren errore eta akatsez beteriko lan nardagarriaren automatizatzea ahalbidetzea.
1940ko harmakadan, zenbatzeko gailu berri eta ahaltsuak garatzen ziren bitartean, "konputagailu" edo zenbakailu terminoak makina berriak izendatzeko erabiltzen hasi zen, aurretiko pertsonen zenbatzaile-tratamendu hori pixkana-pixkanaka baztertuta geratu zelarik. Hortik aurrera, konputagailuak kalkulu matematikoak burutzeko baino askoz gehiagorako erabili genezakeela argi geratzen zen ehinean, zenbaketa-zientziaren alorra zabaltzen hasi zen zenbaketa edo konputazioa (informatika) orokorrean ikertzeko. Zenbaketa-zientzia, konputagailuz edo ordenagailuz lagundutako zientzia hain zuzen ere, 1960ko hamarkadan jakintzagai akademiko gisa finkatzen hasi zen, zenbaketa-zientziaren lehenengo sailak sortuz eta aitzindariak diren lehenengo lizentziatura-programak argitaratuz(Denning 2000).
[aldatu] Lorpen nagusiak
Nahiz eta jakintzagai akademiko zehatz bezala bere historia erlatiboki laburra izan, zenbaketa-zientziak funtsezko ekarpenak esleitu dizkio zientzia eta gizarteari. Nahiz eta lorpenak asko izan, honako hauek dira adibide gisa, garrantzitsuenak:
- Zenbaketa edo konputazioaren eta kontagarritasunaren definizio zehatza (Constable 2000).
- Arazo, buruketa eta problemen zenbatze-bidezko emaitzarik ez dagoela azaltzen duen froga (Gelditze-buruketa edo halting problem ingelesez) eta baita buruketa trataezinak daudela, non emaitza lortzea erabat ezinezkoa da. (Constable 2000).
- Progamazio-lengoaiaren kontzeptua, hainbat abstrakzio-mailara dagoen eta informazio metodologikoa modu doi batean adierazteko tresna (Abelson eta Sussman 1996).
- Erabilera orokorreko ordenagailuak, Internet, sinadura digitalak, merkataritza elektronikoa edo internet bidezko merkataritza eta bilaketa-sistemak (Google adibidez) bezalako teknologia iraultzaileak (Constable 1997, Constable 2000).
- Zientzi ikerketa mota berriak ahalbidetu ditu, fisika konputazionala eta kimika konputazionala bezalakoak (Constable 1997).