Tello oinetako denda

Wikipedia, Entziklopedia askea
Tello oinetako denda
Tello lantegia
Kokapena
Arkitektura

Tello oinetako denda Donostiako komertzio historikoa da, orain irekita nahiz eta bere kokagune aldatua izan. 1903an ireki zen "Calzados Tello" fabrika hasieran, gero denda etorriko zen.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Negozioaren sortzailea Miguel Tello izan zen. Fabrikarekin batera izen bereko denda ireki zuen. Urtetan hiriko denda garrantzitsuenetariko bat izan zen. 1919an lantegi horretan greba esanguratsua eman zen. Soldatak igotzeko eskatu zuten bertako langileek, guztiak emakumeak. Migel Tellok haien eskaerei muzin egin zien eta greba gogortzen joan zen. Tailerretan lau emakume lanean geldituak ziren eta beste emakumeek greba egiteko eskatzera joan ziren. Polizia agertu zen eta bi emakume atxilotzeari ekin zioten. Grabalariek aurre egin zieten eta, azkenean, langile bat zauritu zuten poliziek, beste bat atxilotuz. Errepresioa salatzeko manifestazio handi bat egin zen. 2.000 pertsona inguru bildu ziren eta aurrean zapata lantegiko emakumeak jarri ziren, Gobernu Zibilaraino joanez (garai hartan Okendo kalean zegoen). Presioari esker atxilotua askatu zuten. Gau berean emakume talde bat poliziaren etxera joan zen eta bertako kristalak hautsi zituzten. Azkenak Tellok akordioa onartu zuen eta greba bertan-behera gelditu zen.[1]

1920an, fabrika zegoen lekuan, Urbieta eta San Martzial kaleen izkinan, lantegia zegoen tokian, denda ireki zuen, lantegia Amarako Arroka kalera eramanez. Aldameneko etxea ere Tellorena zen eta bertan langile batzuk bizi ziren. Urte luzeetan abandonatuta, lantegiaren eraikina 2013an bota zuten, San Bartolome inguruko berrurbanizazioa aurrera eramateko. Denda, bestetik, kokapen desberdinak ezagutu zituen: Urbieta kalean, San Martin kalean Arroka kalean, eta, azkenean, gaur egun, Hondarribia kalean. Egun, Tello familiaren laugarren familiak denda gestionatzen du.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]