Thailandiako protestak (2013-2014)

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Thailandian gobernuaren aurkako protestak 2013ko azarotik daude martxan. Hiru urteko egonkortasun ahularen ondoren, Bangkokeko manifestazio herrikoiak Yingluck Shinawatra lehen ministroaren gobernuaren aurka altxa ziren. Altxamendu hori, bere kabuz exiliatu zen Thaksin Shinawatra itzultzeko amnistia lege-proiektuagatik sortu zen. Lege-proiektua Puea Thai alderdiak onartu zuen Ordezkarien Ganberan azaroaren 1ean eta oposizioa, Thailandiako Alderdi Demokratikoa eta Kamiseta Gorriak ofizialista, aurka agertu zen. Azaroaren 11ean, senatuak lege-proiektua ez zuen onartu baina protestek, MP Suthep Thaugsubanek gidaturik, aurrera jarraitu zuten eta gobernuaren aurkako agenda burutu zuten.

Azaroaren 20an, Auzitegi Konstituzionalak Konstituzioaren eranskin-proposamena ez zela baliozkoa, baina Pehu alderdi thailandiarrak epaia ukatu zuen, auzitegiak horretarako eskumenik ez zuela esanez. Hurrengo asteburua, gobernuaren aurkako protestak ugaritu ziren eta Kamiseta Gorriek kontra-manifestazioak egin zituzten gobernuaren alde. Azaroaren 25an, manifestariak gobernuaren bulegoetan sartu eta itxi zituzten. Protestetan oro har ez zen indarkeriarik egon abenduaren 1 arte. Orduan, istiluak egon ziren manifestari eta polizien artean bi egunez. Lau pertsona hil ziren eta 57 zauritu. Manifestariek Gobernuaren Etxean sartu nahi zuten baina poliziak ez zuen uzten. Abenduaren 3an, poliziak barrikadak kendu zituen eta manifestariei lekuan sartzen utzi zien. Horrek tentsioa jaitsi zuen, su-eten moduan eta Erregearen urtebetetzeak ospatzea ahalbidetu zuen [1]. Hala ere, manifestarien buruzagiek protestak egiten jarraituko zutela adierazi zuten, thailandiar politikatik "Thaksinen eragina" kentzeko.

Aurrekariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Yingluck Shinawatraren gobernua boterera 2011ko Thailandiako hauteskunde orokorrak egin ondoren iritsi zen eta Puea Thai alderdiak gehiengo osoa lortu zuen. Yingluck Thaksin Shinawatra lehen ministro ohiaren arreba zen eta Pheu alderdia hertsiki lotuta dago berarekin. Thaksin 2006ko Thailandiako estatu-kolpearen ondoren erori zen eta 2008an bere kabuz exiliatu zen zigorra ez betetzeko. Hala ere, landako thailandiarretan eta auzo pobreetan babes handia du. Hala ere, pertsona zatitzailea da eta hiriko eliteak eta erdiko klaseak ez du babesten. Bere aurkarien protestak, "Kamiseta Horiak" eta bere jarraitzaileak, "Kamiseta Gorriak" indarkeria erabili izan dute, batez ere, 2010ko maiatzean. Abhisit Vejjajivaren gobernuaren aurkako protestetan zebiltzan Kamiseta Gorrien artean, 90 pertsona baino gehiago hil zituen poliziak.

Yingluck lehen ministroak kargua izan zuenean, Konstituzioari gehitzeko zenbait eranskin eta amnistia eztabaidatu ziren. Thaksini mesede egingo ziola ikusita, Thailandiako Alderdi Demokratikoa aurka jarri zen. 2013ko abuztuan Gobernuaren Etxeko Pheu Thaiaren gehiengoak UDD Worachai Hemako buruaren eta Pheuko diputatuaren lege-proiektua onartu zuen [2]. Thaksinen aurkako talde batek, "Thaksinim kanpratzeko Indar Demokratiko Herrikoiak" (Pefot) eta Alderdi Demokratikoak, kaleko protestak bultzatu zuen baina ez zuten ezer lortu [3]. 35 pertsonako talde bati amnistia legearen proiektua eman zitzaion eta ondoren Etxera eraman zuten bigarren eta hirugarren irakurketa egiteko.

Komiteak urriaren 18an aztertu zen lege-proiektua onartu zuen [4]. Lege-proiektua, manifestari zibilak absolbitu behar zituena, baina militarren eta gobernuen buruzagien protestak ukatzen zituena, "amnistia orokor" batean bihurtu zen eta eragina 2004-2013 artean zuen. Thaksinen korrupzio karguetan eragiten zuen, baita Alderdi Demokrataren kideen kontrako hilketetan ere, baita Abhisit Vejjajiva eta Suthep Thaugsubanrengan, hots, 2010an errepresioa bultzatu zutenengan.

Amnistia lege-proiektuaren aurkako protestak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Amnistia lege-proiektu berraztertuak sekulako amorrua sortu zuen gizartea, batez ere, Ordeazkarien Ganberan bozkatu ondoren azaroaren 1ean [5]. Gobernuaren aldeko eta aurkakoak lege-proiektuaren aurka azaldu ziren. Thaksinen aurkakoek Thaksinen garbiketaren aurka manifestazioak egon ziyuzten eta UDDko buruzagiek lege-proiektuaren bidez errepresioaren bultzatzaileak ezin zirela zigortu adierazi zuten. Azaroaren 4ean, Bangkoken protesta ugari egon ziren, baita probintzietako hiriburuetan ere. Hainbat unibertsitate eta taldek lege-proiektua gaitzesi zuten.

Oposizio indartsuaren aurrean, Yingluck lehen ministroak komunikatua bidali zuen Senatura, lege-proiektua gizartearen nahietara moldatzeko eskatuz. Pheu alderdi thailandarrekoek lege-proiektua, aministia edo beste ezertaz ez zutela jardungo esan zuten baldin eta Senatuak ez balu onartuko. Ondoren, azaroaren 11ean, Senatuak lege-proiektua ez zuen onartu [6]. Adituek Justizia Gorte Internazionalaren erabakiaren ondoren, hau da, Preah Vihear tenplua Kanbodiarena zela esan ondoren, tentsioa politikoa handiagotuko zela aurreikusi zuten baina ez Kanbodiarekiko mugan ez lasaitasun giroa mantendu zen.

Lege-proiektua onartua ez izan arren, Bangokoken protestek jarraitu zuten, Suthep eta legebiltzarreko beste zortzo demokratek euren karguak utzi zituzten protestak zuzentzeko. Gizartea greba orokorrera eta desobedientzia zibila egitera deitu zuten [7]. Protestak gobernuaren aurkako bihurtzen hasi ziren, Yingluck kritikatuz eta diktadura elektiboa zela esanez. Protestetan Bakerako Suthepeko Mugimendu Zibilak, Politika Berdea, Ikasle Sarea, Thailandia aldatzeko jendartea (NSPRT), PEFOT, Dhamma Armada, Estatuko Enpresetako Langileen Harreman Konfederazioa taldeek parte hartu zuten [8][9].

Azaroaren 20an, Thailandiako Gorte Konstituzionalak Konstituzioaren eranskina ez zela legezkoa onartu zuen. Pheu alderdi thailandiarrak epaia gaitzetsi zuen, batzordeak horretan eskumenik ez zuela esanez. Azaroaren 23 eta 24an, gobernuaren aurkako protestak handitu ziren eta 100.000 pertsona batu ziren gobernuaren aurka Demokraziaren Monumentuan, Ratchadamnoen Avenuen. UDDk gidaturiko Kamiseta Gorriak berriro protestak hasi zituen. Aurretiaz, gobernua babestu zuen lege-proiektua onartu ez ondoren. Azaroaren 24an, Kamiseta Gorrien 40.000 jarraitzaile bildu ziren [10].

2014ko hauteskundeak eta protestak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «2014ko Thailandiako hauteskunde orokorrak»

2014ko otsailaren 2an hauteskundeak ospatu ziren baina bi egun geroago, Alderdi Demokratikoko opositoreak errekurtsoa aurkeztu zuen auzitegian hauteskundeak baliogabetzeko, <<Konstituzioa bortxatzen>> zutelako eta Pheu Thai alderdia ilegalizatzeko. Errekurtsoak aurrera jarraituko balu, <<estatu kolpe>> legala litzateke Taskin iheslariaren jarraitzaileen ustez [11].

Estatu-kolpea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «Thailandiako estatu-kolpea (2014)»

2014ko maiatzaren 21ean, Thailandiako Indar Armatu Errealek, Prayuth Chan-ochak gidaturik, Niwatthamrong Boonsongpaisanaren gobernuaren aurka estatu-kolpea eman zuen. Arrazoiak korrupzio-krisia eta Yingluck Shinawatra lehen ministroaren amnistia legea izan ziren.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]