The Blue Lagoon (1980ko filma)

Wikipedia, Entziklopedia askea
An13saBot (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 20:40, 22 urtarrila 2016

The Blue Lagoon (euskaraz Aintzira Urdina) 1980ko Randal Kleiser estatubatuar zinema zuzendari eta ekoizleak zuzendu eta ekoiztutako amodio eta abenturazko filma bat da. 1949ko Henry De Vere Stacpoole idazlearen The Blue Lagoon eleberrian oinarritua dago. Brooke Shields, Christopher Atkins, Leo McKern eta William Daniels aktoreek antzeztu zuten.

Argazkigintza onenaren Oscar Saria (Néstor Almendros) eta Izar Berriaren Urrezko Globoaren (Christopher Atkins) izendapenak jaso zituen.

Brooke Shields aktorea ospetsu bilakatu zen, baina 14 urte eta adingabea zenez, AEBko Galdeketa Batzorde baten aurrean pertsonai nagusiak biluzirik agertzen diren eszenak ordezko aktore helduagoekin filmatu zirelako lekukotasuna ematera derrigortua egon zen.

Argumentua

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Viktoriar Aroan, Emmeline eta Richard (Elva Josephson eta Glenn Kohan) neskato-mutikoak eta ontziko sukaldaria (Leo McKern) hondoratze batetik bizirik atera diren hiru pertsonak izan dira, eta itsas korronteak populatu gabeko uharte txiki batera eramango ditu. Handik gutxira, sukaldaria hil egingo da eta haurrk beren kabuz biziraun beharko dute. Denbora igaro hala, Emmeline (Brooke Shields) eta Richard (Christopher Atkins) hazi eta euren gorputzek nerabetzaroko aldaketak jasaten ari direla ohartuko dira, honek beren kuriositatea piztu eta lehenbiziko sexu-jokoak burutzera bultzaraziko ditu.

Aktoreak

Kanpo loturak