The Straight Story

Wikipedia, Entziklopedia askea
An13saBot (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 19:47, 22 urtarrila 2016


The Straight Story David Lynchek 1999an zuzenduriko filma da. Alvin Straight izan zenaren bizitzaren aldi batean gertatutakoez oinarritzen da, Iowa eta Wisconsingo lurraldeetan zehar egin zuen bidaiaz. Denbora luzean Lynchen bikotekide izandako Mary Sweenwy aritu zen produkzio lanetan, baita filmaren muntaian eta gidoiaren lanketan ere.

Argumentua

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Alvin Straight (Richard Farnsworth) Bigarren Mundu Gerrako beteranoa da, alaba Roserekin (Sissy Spacek) bizi dena. Anaia Lyle (Harry Dean Stanton) osasunez makal dabilela jakin bezain laster, Alvinek hura bisitatzera joan behar duela erabakiko du. Nagusia da Alvin, hanketan mina eta bista eskasa, ez du lortuko autoa gidatzeko baimenik, lizentziarik; horrek erabaki ausarta hartzera bultzatuko du: soropila mozteko makina egokitu, atoia erantsi, eta abian jarriko da: 240 milia dira, Iowako Laurens udalerritik Wisconsingo Mount Zion udalerrira. Filma sei astez iraun zuen bidaiaren kronika da, bidean bizi izan zituen gora beheren gainekoa.

Aktoreak

Soinu-banda

  1. "Laurens, Iowa"
  2. "Rose's Theme"
  3. "Laurens Walking"
  4. "Sprinkler"
  5. "Alvin's Theme"
  6. "Final Miles"
  7. "Country Waltz"
  8. "Rose's Theme (bertsioa)"
  9. "Country Theme"
  10. "Crystal"
  11. "Nostalgia"
  12. "Farmland Tour"
  13. "Montage"

Sari eta izendapenak

The Straight Story filmak hamabi sari jasotakoa da, eta hogeita bederatzi izendapen. Canneseko Zinemaldian Urrezko Palma jasotzeko izendatu zuten. Richard Farnsworth Oscar sarietarako, Gizonezko aktore onenaren Oscar sarirako hain zuzen, proposatu zuten, inoiz izendapena jaso duen perstsona nagusiena izanik.

Kanpo loturak