Iowa

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Iowa
State of Iowa

Ameriketako Estatu Batuak Ameriketako Estatu Batuetako estatua
Iowako bandera
Bandera
Iowako zigilua
Zigilua
Ezizena: The Hawkeye State (Zapelatzaren Begia Estatua)
Goiburua: Our liberties we prize and

our rights we will maintain

Hiriburua Des Moines
Hiri handiena Des Moines
Eremua 145.743 km²
Biztanleria 3.002.555 (2008)
Dentsitatea 20,65 bizt / km²
Map of USA IA.svg
Gobernadorea Chet Culver (D)
Senatariak Chuck Grassley (R)
Tom Harkin (D)
Laburdura
ISO 3166-2
Ia.
US-IA
www.iowa.gov

Iowa, Ameriketako Estatu Batuetako 50 estatuetako bat da, Estatu Batuetako mendebaleko eskualdean dago. Estatuko biztanleriaren %92 pertsona zuriak dira eta Iowako talde etniko handiena alemana da, biztanleriaren %35,5 dira-eta. Bere iturri nagusiak: manufaktura, nekazaritza eta turismoa dira. Estatu Batuetako soja eta etanol gehiena bertan ekoizten da eta txerri gehien ere bertan aurkitzen da.

Estatuaren izena Iowan bizi ziren amerindioengandik dator. Europatik etorritakoen artean eskualdea lehen aldiz esploratu zutenak frantsesak izan ziren, zehazki, Louis Jolliet eta Jacques Marquette izan ziren 1673an. Eskualdea berdea eta emankor bezala deskribatu zuten. Lehen kolono zuriak 1833an ezarri ziren eta 1846ko abenduaren 28an, Iowa Batasuneko 29. estatua bihurtu zen. Hiriburua Des Moines da eta baita hiri garrantzitsuena ere. Guztira 3 milioi biztanle inguru ditu estatuak.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lehen amerindioak gaur egungo Iowara orain dela 13.000 urte iritsi ziren. Fruta-biltzaileak eta ehiztariak ziren eta plestoizenoan paisaia glaziar batean bizi zien. Europar esploratzaileak iritsi zirenean, amerindioak nekazari bihurtu zuren eta egitura ekonomikoa, soziala eta politikoa zuten. Eraldaketa hau pixkanaka gertatu zen. Amerikako aldia arkaikoan (duela 10.500-2.800 urte), amerindioak ingurura egokitu ziren, baita ekosistemara ere, eta biztanleria hazi ahala sedentarioago bihurtu ziren. Duela 3.600 urtetik, aldi arkaiko berantiarrean, Iowako amerindioak etxeko landareak landatzen hasi ziren. Hurrengo aldia, <<Woodland aldia>> (basotik) bezala ezaguna, nekazaritzaren dependentzia handiagoa zegoen eta egitura soziala konplexuagoa zen. Keramikaren erabilera hazi egin zen. Aldi aurrehistoriko berantiarean, 900. urte inguruan, artoaren ekoizpena hazi egin zen. Aldaketa sozialek herrixken jaiotzan bultzatu zuten. Aldi posthistorikoan, Europarrak etorri ziren eta eurekin gaixotasun eta produktu berriak eta beste talde etnikoek amerindioarren artean nahasmendua eragin zuten, bai biztanlerian, bai ekonomian eta bai egitura sozialean [1]

Louis Jolliet eta Jacques Marquette esploratzaile frantsesak izan ziren Europatik etorri ziren lehenak 1673an. Misisipi ibaitik etorri ziren eta ingurunea esploratu ondoren, lurralde berdea eta emankorra zela ikusi zuten. Lurraldean amerindioak bizi ziren: ioway, sauk, mesquaki, sioux, potawatomi, oto eta misuritarrak [2].

Julien Dubuque (17621810), Normandiako gurasoak zituena St. Pierre les Brecquetsen, San Lorenzo hegoaldeko ibaiaren ertzean, Kanadako Quebec hiritik mendebalera ehun bat kilometroetara, lehen europarra izan zen Iowan bizi izan zena. 1788an, fox etniaren baimena jaso zuen bertan bizitzeko (eta ondoren, espainiar agintariena) eta galena minatzeko (berun sulfuroa), Misisipi ibaiaren ondoko muinoetan (gaur egungo Dubuque hiriaren inguruetan) [3].

Estatu Batuak Iowa Luisianaren Erosketaren zati bezala lortu zuen 1803ean. patowatamie, oto eta misuritarrek euren lurrak gobernu federalari saldu zizkien 1830 baino lehen [4]. 1833ko ekainean, Estatu Batuen partetik Iowaren kolonizazio ofiziala hasi zen. Lehen kolono gehienak Ohio, Pensilvania, New York, Indiana, Kentucky eta Virginiatik etorri ziren.

Lehen kolonoek bizimodu bakartia eta gogorra izan zuten lehen hamarkadetan. Zuhaitzik eta urtero suteak jasaten zituen zelaira egokitu behar izan zuten. Lurraldearen ekialdean, hala ere, bazeuden basoak eta etxeak eraikitzeko eta erregaia izateko baliabide bihurtu zen. 1850 eta 1860 hamarkadetan trena iritsi zen eta merkatu nazionala eta internazionala zabaldu zitzaion bertako nekazaritzari. Ondorioz, biztanleria 43.112 (1840) izatetik 1.194.020 (1870) izatera pasa zen. 1869an inmigranteak erakartzeko kanpaina ofizial bat jarri zen martxan eta Europatik (batez ere Alemania, Suedia, Norvegia eta Herbehereak) jendea etorri zen.

1846ko abenduaren 28an, Estatu Batuetako estatu moduan onartu zuen Iowa gobernu federalak.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Iowak Minnesotarekin (iparraldea), Nebraskarekin (hegoaldea), Hego Dakotarekin (ipar-mendebalea), Missourirekin (hegoaldea), Wisconsinekin (ipar-ekialdea) eta Illinois (ekialdea) egiten du muga. Misisipi ibaia muga da estatuaren ekialdean eta Missouri (ibaia) mendebalean. Iowak 99 konderri ditu eta estatuaren hiriburua Des Moines da, Polk konderrian.

Estatuan hainbat laku natural daude eta garrantzitsuenak: Spirit, West Okoboji eta East Okoboji dira, estatuaren ipar-ekialdean. Laku artifizialak ere badaude: Odessa, Saylorville, Red Rock, Coralville, MacBride eta Rathbun.

Estatuko topografia aldapa gutxiko muinoz osatuta dago. Estatuaren mendebaleko mugan loesseko muinoak ikus daitezke. Horietako batzuk ehundaka oinetako sakontasuna dute. Ipar-ekialdean, Misisipi ibaian zehar, Driftless Zone izeneko leku bat dago eta koniferaz estalitako muinoak daude (bertan ohikoa ez den paisaia).

Altura gutxien duen lekua Keokuk da. Iowa hego-ekialdean dago eta 146 metro ditu. Garaiena, berriz, Hawkeye Point da eta 509 metro ditu [5]. Leku garaiena Sibley hiriaren iparraldean dago, Iowaren ipar-ekialdean. Estatuko bataz bestek garaiera 335 metro da. Estatuaren tamaina kontuan hartuta (145.743 km²), ezberdintasun gutxi dago altuera garaienaren eta baxuenaren artean.

Iowak nazioko radon multzo handiena du. Izan ere, Kanadako Ezkutuaren harri granitikoak glaziazioak apurtu zituen eta lurrean bildu ziren, Iowako abeltzaintzarako lurrak aberastuz [6]. Harrizko lur eremu oso handi baten ondorioz, radona lurretik gas moduan irteten da. Estatuko hiri askok, tartean, Iowa Cityk, radonarekiko erresistentzia eskatu dute etxe berriak eraikitzeko.

Klima[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Iowak, Erdi-Mendebale eskualde gehiena bezalak klima kontinental hezea du estatu guztien eta tenperaturak muturrekoak dira, hotzak zein beroak. Des Moineseko urteko tenperatura 10ºC da baina iparreko zenbait tokitan 8ºC da. Keokuk eta Misisipi ibaiaren inguruetan, ordea, 12ºC da. Neguak elurtsuak izaten dira eta hiriburuan (Des Moines) 92 zentimetro elur biltzen dira. Udaberria aro gordinaren hasiera da. Prezipitazioak ugaritu egiten dira eta tenperatura igo. Iowako uda beroa eta hezea da eta egunez tenperaturak 32ºCra iristen dira eta batzuetan 38ºCra.

Urteko 50 ekaitz-elektriko gertatzen dira bataz beste [7]. Ekaitz hauetako batzuk gogorrak izan daitezke, txingor eta haize indartsuarekin. Tornadoen jarduerari dagokionez, estatuak aukera handiak ditu gertatzeko, izan ere, urtero bataz beste 37 tornado gertatzen dira, batez ere udaberrian eta udan [8].

Hilabeteko tenperatura arruntak (altuak eta baxuak), Fahrenheitetan, Iowako hainbat hiritan
Hiria Urt Ots Mar Api Mai Eka Uzt Abu Ira Urr Aza Abe
Davenport 30/12 36/18 48/29 61/39 73/50 82/60 86/65 84/62 77/53 64/42 48/30 35/18
Des Moines 29/12 35/18 48/29 61/40 72/51 82/61 86/66 84/64 76/54 64/42 47/29 33/17
Dubuque 25/9 31/15 43/26 57/38 69/49 79/58 82/62 80/60 72/52 60/40 44/28 30/15
Sioux City 29/8 35/15 47/26 62/37 73/49 82/58 86/63 84/61 76/50 64/38 45/25 32/13
Waterloo 26/6 32/13 45/25 60/36 72/48 82/58 85/62 83/60 75/50 62/38 45/25 31/12
Iturria: www.ustravelweather.com

Demografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Iowako biztanleriaren hazkundea
Urtea Biztanleak
1840 43.112
1850 192.214
1860 674.913
1870 1.194.020
1880 1.624.615
1890 1.912.297
1900 2.231.853
1910 2.224.771
1920 2.404.021
Urtea Biztanleak
1930 2.470.939
1940 2.538.268
1950 2.621.073
1960 2.757.537
1970 2.824.376
1980 2.913.808
1990 2.776.755
2000 2.926.324
2005* 2.966.334
(*) Estimazioa

Estatu Batuetako erroldaren arabera, 2.000. urtean Iowak 2.926.324 biztanle zituen [9]. 1990tik biztanleria %5,4 hazi zen, orduantxe 2.776.755 baitziren. 2005ean egin zen estimazio baten arabera, Iowan 2.966.334 pertsona bizi ziren eta 1990tik %6,8 hazi zen kopurua, 2000tik %1,4 eta 2004tik %0,5. 2011ko estimazioaren arabera, Iowan 3.062.309 pertsona bizi dira.

2000 eta 2005 arteko biztanleriaren hazkunde naturala Iowan 53.706 pertsonakoa izan zen -197.163 jaiotza ken 143.457 heriotza-. Inmigrazioaren ondorioz, biztanleria 29.386 pertsonan hazi zen eta migrazioagatik 42.140 biztanle galdu ziren. 2000 eta 2005 artean Iowako biztanleria 39.952 pertsonetan hazi zen eta 2004 eta 2005 artean, 13.430 pertsonetan.

Osaera etnikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2006ko Errolda Bulegoaren arabera, estatuan 2.982.085 pertsona bizi ziren [10]. Eta osaera etnikoa ondorengoa zen:

Jatorri latino/hispanikoak azkarren hazi den talde etnikoa izan da, Estatu Batuetan emakume latinoek duten ugalkortasun tasa handiagatik eta baita, Hego Amerika eta Karibetik datorren legezko eta legez kanpoko inmigrazioagatik.

Iowako bost talde nagusiak arbasoen arabera hauexek dira [11]: alemanak (estatuko %35,7), irlandarak (%13,5), ingelesak (%9,5), estatubatuarrak (%6,6, gehienek arbaso eskoziarrak dituzte) eta norvegiarrak (%5,7).

Erlijioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Biztanleriaren portzentaia erlijio-sentimentuaren arabera:

Hiri nagusiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Biztanleria > 100.000 (hiri gunea)
Biztanleria > 10.000 (hiri gunea)

Ekonomia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Iowako 25 zentamotako dolar estatubatuarra.

Iowako Barne Produktu Gordina 2003an 103 mila milioi dolar estatubatuarretakoa izan zen. Estatuko per capita errenta 28.340 dolarrekoa izan zen Iowan. Bestalde, langabezia-tasa %4,1ekoa izan zen.

Lehen sektorea Iowako BPGren %4 da. Nekazaritza eta abeltzaintza Iowako BPGren %4 da eta 136 mila laguni ematen diote lan. Arrantzak eta basogintzak eragin gutxi dute estatuaren ekonomian. Iowak 94 mila abeltegi baino gehiago ditu eta estatuaren %90 hartzen dute. Nebraskak bakarrik abeltegiek betetako estatuaren eremu handiagoa du. Iowa Estatu Batuetako arto ekoizle handiena da eta Estatu Batuen bostena sortzen du. Iowak estatuko txerri kopuru handiena ere badu. Sojaren ekoizpenean ere lehenengoa da. Iowak Estatu Batuetako txerrien laurena biltzen di. Iowako nekazaritza eta abeltzaintzako produkturik garrantzitsuenak hauek dira: lastoa, oloa, sagarra, lekalea eta behiak.

Bigarren sektorea BPGren %26 da. Manufaktura industria estatuko BPGren %22a da eta 267 mila pertsonari ematen dio lan. Estatuan ekoizten dire produktuen balio guztia 31 mila milioi dolarretakoa da. Estatuan ekoizten diren industria produktu garrantzitsuenak elikagai industrialak, makineria, produktu kimikoak, hornikuntza elektrikoak eta garraiorako ibilgailuak dira. Iowa estatuko etanol ekoizle handiena da. Eraikuntzaren industria estatuko BPGren %4 da eta 100 mila laguni ematen dio lan. Meatzaritzak eragin gutxi du estatuko ekonomian eta 3 mila laguni ematen dio lana. Estatuko iturri mineral natural garrantzitsuena kareharria da.

Hirugarren sektorea BPGren %70a da. Gizarte- nahiz norbanakako-zerbitzuak estatuko BPGren %17a dira eta 535 mila pertsoni ematen die lan. Merkataritza handiak eta txikiak estatuko BPGren %16 osatzen dute eta 420 mila pertsona ingururi ematen die lana. Finantza- eta higiezinen agentzi-zerbitzuek BPGren %16a osatzen dute eta 135 mila laguni ematen diote lan. Estatuko finantza-gunea Des Moines da eta berau da seguru industrian bigarren gune handiena Estatu Batuetan Hartford (Connecticut) ondoren eta munduko hirugarrena (Londres eta Hartford ondoren). Zerbitzu publikoak Iowako BPGren %12a dira eta 254 mila laguni ematen diote lan. Garraioak, telekomunikazioak eta erabilpen publikoek 92 mila lanpostu sortzen dituzte, BPGren %9. Elektrizitatearen %85a estatuak ikatz edo petroleoan oinarritutako zentral termoelektrikoekin sortzen da. Estatuko zentral nuklear bakarrak, Duane Arnold Energy Centerrek, %11 ekoizten du eta zentral hidroelektrikoek %2 inguru sortzen dute.

Hezkuntza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Estatuko lehen eskola pribatua izan zen eta 1830ean sortu zen, Iowa oraindik Michigango Lurraldean zegoenean, gaur egun Lee konderria dena. 1820an, Michigan Lurraldeko gobernuak Iowan lehen eskola publikoak eraikitzeko dirua jarri zuen. 1858an, estatu moduan, Iowako gobernuak eskola publikoen sarea martxan jarri zuen. 1858an, eskola guztiak lehen hezkuntzakoak ziren. Iowako hezkuntza publikoko sistemak 1911ean bigarren hezkuntza jarri zuen martxan. 1902an estatutak eskola nahitaezko bihurtu zuen.

Gaur egun, Iowako hezkuntza erakundeek Iowako Estatuko Hezkuntza Kontseiluaren aginduak eta arauak bete behar dituzte. Kontseily honek estatuko eskola publikoen sistema kontrolatzen du eta eskola barrutietan banatuta dago. Kontseilua gobernatzaileak hautatutako bederatzi kidek osatzen dute eta hezkuntza zuzendari bat ere badago, kontseilua zuzentzen duena, berau ere gobernatzaileak hautatuta. Kontseilu kideen agintaldiak ez du mugarik eta gobernatzaileak nahi duenean alda ditzake. Hiri garrantzitsu bakoitzak (city) eta bigarren hiriek (towns) eta konderri bakoizak eskola barruti bat du. Hirietan, eskola publikoko sistemaren arduraduna udaletxearen menpe dago eta jende gutxiago bizi den eskualdeetan, berriz, eskola barrutiaren menpe. Iowan "charter eskolak" deritzanak ere onartzen ditu. Hauek eskola publikoak dira baina independenteak, hau da, ez dituzte eskola barrutiek kudeatzen baina diru-publikoa jasotzen dite. Haur eta nerabezaroan eskola nahitaezkoa da bigarren hezkuntza edo hamabost urte bete arte.

1999ean, eskola publikoek 497,4 mila ikasle hartu zituzten eta 33,5 irakasleri lanpostua eman zieten. Eskola pribatuek 49,6 mila ikasle hartu zituzten eta 3,5 mila irakasleri lan eman zieten. Eskola publikoen sistematik estatutik 3,11 mila milioi dolar jaso zituen eta ikasleko eskola publikoen gastua 6.500 dolarrekoa izan zen. Estatuko biztanleriaren %88k bigarren hezkuntzako titulua da (25 urtetik gorakoen artean).

Iowako lehen liburutegi publikoa 1853an sortu zen Fairfielden. Gaur egun, Iowako liburutegi publikoek biztanlerko 7,6 liburu dituzte.

Goi hezkuntzako lehen erakundea Iowako Unibertsitatea izan zen. 1847an onartu zen bere sorrera eta 1858an sortu zen Iowa Cityn. Gaur egun, estatuko unibertsitate handiena da. Gaur egun, Iowak 63 goi hezkuntzako erakunde ditu, 18 publikoak eta 44 pribatuak.

Politika[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Iowako Estatu Kapitolioa, Des Moinesen

Iowan, alderdi politiko presidentziarako eta gobernatzailaren hautaketarako gutxienez bozken ehuneko bia jasotzen duten erakundeei deitzen zaie[12]. Iowan bi alderdi politiko daude: Alderdi Demokrata eta Alderdi Errpublikanoa. Beste alderdiei "erakunde politiko independeteak"" deitzen zaie eta hautagaitzak ere egon daitezke (hauetako batzuek hainbat kargu eduki dituzte 2004tik): Konstituzioaren Alderdia, Iowako Berdeen Alderdia, Alderdi Libertarioa, Pirata Alderdia, Langileen Alderdi Sozialista[13].

1992 eta 1996ko presidentziarako hauteskundeetan Bill Clinton bozkatu zuten iowatarrek. 2000an Al Gorek irabazi zuen estatuan eta 2004ean George W. Bushek. 2006ko hauteskundeetan, alderdi demokratak bi aulki eskratu zituen Iowako delegaritzan Estatu Batuetako Ordezkarien Ganberarako eta demokratak nagusi ozan ziren bi Ganberatan Iowako Batzar Orokorrean.

Code of Iowak ("Iowako Kodea") estatuko legeak biltzen ditu eta Iowako Zerbitzu Legegileak eguneratzen ditu tarteak, urte bakoitietako argitarapenekin eta urte bikotietako eranskinekin.

Caucus[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Estatuak garrantzi bereazia du, lau urtero estatu honetan presidentziarako lehen caucusak ospatzen baitira, boto-emaileen biltzarrak estaturako delegatuak aukeratzeko. Estatu Batuetako presidentea aukeratzeko alderdi bakoitzak bere hautagaien artean aukeraketa egiten du.

New Hampshireko primarioekin batera, astebete beranduago direnak, bi alderdi garrantzitsuenen lehen arma bihurtu da Iowako Caucusa hautagaiak aukeratzerakoan. Caucusa hautaketarako urteko urtarrilean egiten da eta leku publikoetan milaka pertsonek euren hautagaia aukeratzen dute. Bozkaketa publikoa izaten da. Komunikabideek Iowa eya New Hampshireri hautagai nazionalaren aukeraketa prozesuko garrantziaren erdia ematen diote. Horregatik, Iowako bozkaleek eragin handia dute. Caucusean sartzen direnek indar handia egiten dute Iowako 99 konderrietako bozkaleengana iristeko.

Garraioa eta komunikabideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Dubuque hegoaldeko errepidea

Des Moines Iowako garraio-gune nagusia da. Hainbat errepide eta trenbide garrantzitsu daude bertan, Erdialde-Mendebale Estatu Batuetako eskualdekoa. Estatuko aireportu nagusia, Des Moineseko Aireportu Internazionala bertan dago. 2002an, Iowak 6.537 trenbide kilometro zituen.

2003an, estatuak 182.686 kilometro zituen errepide publikoetan, horietatik 1.259 estatu arteko errepideak zirelarik; Estatu Batuetako Errepide Federalak hain zuzen ere.

Pertsonaia ezagunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Iowa Aldatu lotura Wikidatan

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]