Topic on Wikipedia:Txokoa

Beste hizkuntza bateko wikipedia artikulu baten itzulpena erabili jadanik dagoen artikulu baten osatzeko?

4
Bankarra (eztabaidaekarpenak)

Iepa,

Ohartu naiz Txetx Etxeberriri buruzko artikulua arras laburra dela. Frantsesezko wikipédiakoa askoz luzeagoa delarik. Frantsesezkoa arazorik gabe itzul dezaket euskarara, baina ez nuke aurreko lana suntsitu nahi. Nola egin frantsesezkoaren itzulpena euskarazkoan txertatzeko? Laster arte,-~~~~

Xabi22 (eztabaidaekarpenak)

Artikulu horrek pare bat lerro baino ez ditu... Nik lasai itzuliko nituzke Frantsesezko Wikipediako biografia eta beste atalak eta sarrera gisa mantendu orain arte artikuluak duen edukia.

Lainobeltz (eztabaidaekarpenak)

Aupa @Bankarra: zure beldurrra oraingo edukia galtzea bada, eduki hori zure Proba orrian kopiatu dezakezu. Horrela, itzultzaileak eduki hori zapaltzen badu, erraz berreskuratuko duzu.

Bankarra (eztabaidaekarpenak)

Milesker Xabi22 eta Lainobeltz!

Ados, dagoeneko hasi naiz: itzulpen automatikoa erabili dut eta orain haren zuzentzen ari naiz. Artikuluko ordu arteko edukia kopiatu du, ez nire proba orrian (ez zait bururatu), baina testu dokumentu batean, eta sarrera gisa utziko dut. Ongi segi!

"Beste hizkuntza bateko wikipedia artikulu baten itzulpena erabili jadanik dagoen artikulu baten osatzeko?" mezuari erantzun