Total Recall (1990eko filma)

Wikipedia, Entziklopedia askea

Total Recall 1990eko Paul Verhoeven herbeherear zinema zuzendariaren zientzia-fikziozko filma bat da. Bertan, Arnold Schwarzenegger, Rachel Ticotin, Sharon Stone, Michael Ironside eta Ronny Cox aktoreek antzetu zuten.

2012an filma honek izen berdineko Total Recall berregokitzapena izan zuen, bertan Colin Farrell, Kate Beckinsale, Jessica Biel, Bryan Cranston, John Cho eta Bill Nighy aktoreek antzeztu zutelarik.

Argumentua

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

2084. urtea, Douglas Quaid-en (Arnold Schwarzenegger) ametsetako bat martera oporrak pasatzera joatea litzateke. Baina bere emazteak (Sharon Stone) ez du asmo berdina, ondorioz, Douglas gezurrezko oroitzapenak burmuinean txertatzen espezializatutako Rekall konpainiara joango da, bertan marterako bidai baten oroitzapenak txeratzeko asmoz. Halere, inoiz ez du susmatu izan burmuinean oroitzapen faltsu bat txertatzea zein arriskutsua izan daitekeen: txertaketa akats baten ondorioz, Quaid agerian gelditu eta hil nahi duten agente sekretu bat dela sinistuta egongo baita. Laster, norbaitek bera benetan hil nahi duela konturatuko da, bai eta egoera nahasian dagoela ere, hortaz, gauzak argitu asmoz Martera bidaiatuko du.

Aktoreak

Kanpo loturak