Lankide eztabaida:Euskaldunaa
| Lankide honek bere partaidetza denboraldi baterako eten du. |
|
Ongi etorri, Euskaldunaa, euskarazko Wikipediara! Hau zure eztabaida orria da, beste wikilarien mezuak jasotzeko balioko dizuna. Gainera, lankide orria ere baduzu; nahi izanez gero, hor jar ditzakezu zeure datuak, interesak, hitz egiten dituzun hizkuntzak... (zeure lankide orria egiteko informazioa nahi baduzu, ikus orrialde hau). Lehendabizi, irakur ezazu Wikipedian nola lagundu dezakezun argitzen dizun orria. Geroago, lotura hauek erabilgarriak izan daitezke:
Artikulu jakin batez ohar edo iradokizunen bat egiteko, artikulu horren eztabaida orrian idatz dezakezu. Wikipediari buruzko galdera, ohar edo iradokizun orokorra baldin bada, berriz, Wikipediako Txokoa duzu horretarako toki egokiena. Eta hainbat Wikiproiektu ditugu, gai jakin batzuetan parte hartzen lagunduko dizutenak. Gainera, badugu posta-zerrenda bat euskarazko Wikipedian, izena eman dezakezu hor. Wikipedialari jakin bati idazteko edo erantzuteko, haren eztabaida orrian idatzi beharko duzu. Bestela, ez zaio mezu bat duela jakinarazteko oharra azalduko, eta agian ez da konturatuko idatzi diozula. Eztabaida orriaren goialdean «Mintzagaia gehitu» lotura aurkituko duzu. Hor klik eginez, mezua sortzeko aukera izango duzu. Mesedez, ez zaitez ahaztu mezuaren bukaeran zure erabiltzaile sinadura edo zigilua ezartzeaz; bestela, ezingo dugu jakin nork idatzi duen, nori erantzun behar diogun.
|
Eduki-taula |
Lankide izen aldaketa? [aldatu]
Kaixo Euskaldunaa. Lehen aldaketa bat egin duzu argazki berri bat proposatuz eta Euskaldunaren izenpean sinatu duzu. Pertsona berdina al zarete? -Theklan · ezt
· @
20:51, 20 Abendua 2009 (UTC)
eskerrik asko! [aldatu]
Azylber (eztabaida) 13:45, 28 uztaila 2012 (UTC)
Thierry Elissalde [aldatu]
Zergatik ?. 83.202.73.22 16:45, 9 abuztua 2012 (UTC)
Amazonas [aldatu]
Inuzentadak ere argitaratzen hasiko al gara? --Unai (esan) 18:02, 28 abendua 2012 (UTC)
Etxebarriko euskotrenen geltokia [aldatu]
Iepa! Ikusi dut aldatu duzula Euskotrenen geltokian Bizkaian kategoriako zenbait artikulu, Bilbon jartzeko. Ondo, baina Etxebarriko geltokia ez dago Bilbon, beraz aldaketa egin dut azken horretan. Jakin dezazun ;-) ondo segi! --Laukatu (eztabaida) 19:25, 4 otsaila 2013 (UTC)
Durangoko geltokia, eta gainontzekoak [aldatu]
Aupa! Beitu, Durangoko geltokiko artikuluan, eta besteetan ere, hainbat aldaketa egiten ari ditut. Durangoko kasuan Fauste-Landako geltokia jada ez da esistitzen, itxi egin zuten Durangoko tarte eta geltoki berria irekitzearekin batera, horregatik ezabatu nuen Fauste-Landakoko geltokirako esteka. Bestetik, geltokiaren infotaulari dagokionez, saiatzen ari naiz bateratzen Euskotrenen gainontzeko geltokietako diseinua, Euskal Herriko gainontzeko eragileetan ezartzen ari den diseinu bera, alegia (ikusi adibidez [[Etxebarriko geltokia (Euskotren) artikulua, Euskotren eragilearen geltokietarako diseinu gisa, enpresaren kolore korporatiboa erabiltzen duena; edota Boluetako geltokia, kasu honetan geltoki intermodala denez, gris kolorean; edo Santutxuko geltokia bilboko metroko kolore korporatiboarekin, eta abar...)
Espero dut aldaketei iritzi ona ematea, gainera saiatzen ari naiz ahal dudan neurrian informazio gehiago sartzen, sortu dituzun geltokien artikuluetan. Lan ederra!
Ea ba, ondo segi! --Laukatu (eztabaida) 21:30, 8 otsaila 2013 (UTC)