Trafiko-seinaleen lapurreta

Wikipedia, Entziklopedia askea
Penny Lane kalea.
Suedian sarritan lapurtutako seinalea.
Demoek Baionan frantse hutsean zeuden seinaleak kentzen.

Trafiko-seinaleen lapurreta, batez ere ezohikotzat edo dibertigarritzat jotzen diren trafiko-seinaleek jasaten duten fenomenoa da. Bildumagileek ebatsi ditzakete seinale horiek, batzuetan behin eta berriz, dekorazioko elementu jatortzat hartzen baitira, batez ere ikasleen artean. Sarritan, egileek txantxatzat hartzen dituzte lapurreta horiek, baina garestiak izaten dira, eta, batzuetan ere, arriskuak sortzen dituzte.[1]

Aktibitate ilegala da, delitua da, eta, harrapatuak izanez gero, lapurrek isunak jaso ditzakete.[2]

Modak lapurreta horiek eragin ditzake zuzenean. Musika-banda batzuek, hala nola The Beatles edo Lynyrd Skynyrd taldeek, trafiko-seinaleen lapurretak elikatu dituzte nahi gabe, haien abesti eta album batzuek benetako toponimoak baitituzte, hala nola «Penny Lane», «Abbey Road», edo «Brickyard Road». Kale-izenak dituzten ikus-entzunezko produkzioek nabarmen areagotu ohi dute seinale horien lapurreta. Hiri batzutan ere oso ezagunak diren talde eta musikariei eskainitako kaleekin arazoak pairatzen dituzte.

Erreibindikazio gisa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ipar Euskal Herrian eta Nafarroa Garaian, batzutan, euskararen normalizazioaren aldeko kanpainak egin dira, frantses edo gaztelera hutsez dauden seinaleak kenduz. Esaterako, 2000ko abuztuaren 12an, Demoek frantses hutsean zeuden trafiko-seinale ugari kendu zituzten Nafarroa Beherea eta Lapurdin. Seinaleak, ondoren, Urruñako Signature SA enpresaren atarira eraman eta han utzi zituzten.[3]

Ekintza horiek ez dute ezer ikusirik ohiko trafiko-seinaleen lapurretarekin zeren eta helburu politiko batekin egiten baita.[4]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]