Trazabilitate

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Trazabilitatea produktu ale baten, jatorria, erabilera eta kokapena zehazteko gaitasuna da, identifikazio erregistratuen laguntzaz. Zehazki, lehengai eta osagaien identifikazioa, haiekin burututako prozesuak, eraldaketak, loteak, ontziraketa, kokapena eta banaketa, baldintza fisikoak eta abarren erregistroa jasotzea du helburu trazabiltateak.

Gaur egun, merkatuen globalizazioak dela medio produktu askoren bidea luzatu eta korapilatu da baina teknologia berriek, besteak beste GPSa, barra-kodea, RFIDa eta Internet laguntzen dute haren segimendua egiten, produkzio eta banaketa datuak jasotzen eta erregistratzen.

Trazabilitatea gehien bat balio erantsi handiko produktuetan erabiltzen da eta elikagaien alorrean.

Trazabilitateak produktuaren kalitate teknikoa eta baldintza fisikoen segimendurako ez ezik produkzio-baldintza ekonomikoak eta politikoak kontrolatzeko erabiltzen da ere.

Geroz eta zorrotzagoak dira, batez ere Europa Batasunean eta AEB-en, inportatzen diren produktuen esportatzaileei eskatzen zaien trazabilitate-arauak.


Zirriborro Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.