Tribuno

Wikipedia, Entziklopedia askea

Tribunoa, Antzinako Erroman, tribuetako bakoitzeko buru bezala aukeratzen zen magistratu bat zen, eta mota ezberdinetako eskumenak zituen:

  • Administratiboa
  • Ekonomikoa (zergen bilketa)
  • Militarra (tribu bakoitzak eman behar zuen armadako errekrutatzeak)
  • Zibila

Gainera, Erromatar Senatuaren erabakiak indargabetu eta erreferendumak proposa zitzakeen.

Antolaketa administratibo hau, erromatar hiritar guztientzako amankomuna zen, patriziar zein plebeioentzako, batzuk eta besteak, tribu berberetan bizi baitziren. K. a. 495ean, Tito Livioren arabera, Erromako tribuen kopurua, hogeitabatekoa zen, lau hirikoak eta beste hamazazpiak landatarrak.