Txantiloi:Txikipedia:Nabarmendutako artikulua/2018/2

Wikipedia, Entziklopedia askea
Karraskari batzuk.

Karraskariak animalia ugaztun txiki batzuk dira. Lau ebakortz berezi dituzte, goiko hortz-lerroan bi eta behekoan beste bi. Ebakortz horiek azal gogorreko fruituak (intxaurrak edo hurrak, adibidez) karraskatzeko (hortzekin marruskatzeko) erabiltzen dituzte, eta horrexegatik deitzen zaie karraskari; karraskari batzuek zura ebakitzeko edota lurrean zuloak egiteko ere erabiltzen dituzte; horregatik, azkar gastatzen zaizkie, baina, era berean, oso azkar eta etengabe luzatzen zaizkie berriro.

Karraskatze-lanak indar handia eskatzen dienez gero, animalia hauek oso burezur sendoa eta aho-muskulu indartsuak izaten dituzte

Karraskarien espezieak oso zabalduta daude mundu osoan eta ia leku guztietan topa daitezke, Antartikan eta zenbait uharte urrunetan izan ezik.