Txantiloi eztabaida:Sortu beharreko artikuluak

Orriaren edukia ez da onartzen beste hizkuntza batzuetan.
Wikipedia, Entziklopedia askea

Ingelesezkoan bezala "Aldaketa berriak" orria irekitzean ausazko zerrenda bat agertzearen ideia gustatzen zaizue? Niri bai. Norbaitek arazorik? --Inorbez(erantzunak hemen) 09:28, 19 Otsaila 2010 (UTC)

Orain hasiko naiz lanean. Modu honetan hilda dagoen Wikipedia:Eskatutako artikuluak aprobetxatuko litzateke. --Inorbez(erantzunak hemen) 09:02, 22 Otsaila 2010 (UTC)
Ba hau martxan da. Orain apurka-apurka Wikipedia:Eskatutako artikuluak orritik sortu beharrekoak hona pasatzen joango naiz. Zenbat eta lerro gehiago ausaz (sasi-ausaz egia esan) funtzionatzen duela argiago ikusiko da.
Hasiera batean Txantiloi:Osatu beharreko artikuluak txantiloiarekin ere gauza berdina egitea bururatu zait baina orain ezabatzea aukera hobea iruditzen zait. Ez da erraza artikulu bat noiz den zirriborroa eta noiz ez esatea. Txantiloiaren mantenua neketsua izango litzateke orriz orri zirriborroa izaten jarraitzen duen edo ez joango beharko bailitzateke. Hemen ez da hori gertatzen lotura gorria den edo ez bakarrik begiratu behar baita. Eta behin zirriborroa garatuta zerrendatik kentzeko eskatzea posible den arren ez dut uste ondo funtzionatuko lukeenik. Denok dakigu zergatik.
Wikipedia:Osatu beharreko artikuluak 2007tik gaur arte ez da mugitu (Euskaldunak 2009ko apirilean). Intentzioak denak onak eta goraipatzekoak baina... --Inorbez(erantzunak hemen) 10:23, 22 Otsaila 2010 (UTC)

I love it! :-) Lerro bakoitzean gutxienez euskal munduarekin lotutako zerbait gehitzeko idatzi dut. Ni ere horrela egiten saiatu nahiz. Beste Wikipedietarako loturak ere nolabait murrizteko ingelesezkoari eman diot garrantzia. Gainontzekoak gaiaren arabera jarri beharko lirateke baina beti ere lotura bakar bat. Ez dakit zer uste duzuen. --Inorbez(erantzunak hemen) 11:19, 22 Otsaila 2010 (UTC)