Txikipedia:5G

Wikipedia, Entziklopedia askea
      Entzun!

5G siglek telekomunikazioko arloan telefonia mugikorraren bostgarren belaunaldiari egiten diote erreferentzia. Hain zuzen, 4G-tik eratorria da. Gailu elektronikoen arloan lanean dabiltzan enpresak oraindik ikertzen ari diren teknologia da, non oraindik ere garapen teknologiko handia duen.

Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Abiadura

5G sareetan, bere abiadura 50 Mbit/s eta 2Gbit/s artean dago, baina gai da, 100 Gbit/s moduko abiaduretara iristeko. 4G-rekin konparatuz, ehun aldiz azkarrago. Ezagutzen den 5G azkarrena, mm Wave izenez ezagutzen dena, 2Gbit/s-eko abiadura dauka.

Latentzia

Latentzia da, pertsona bati aplikazio bat klikatzerakoan eramaten duen denbora aplikazio horretan sartu arte, 5G-ren kasuan oso azkarra da, 8 eta 12 milisegundo artean.

Garapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ericsson, enpresa suediarra, 5G abiadura lortu zuen lehena izan zen. “Huawei” operadore mugikorrak akordio batera heldu zen “Megafon” operatzaile errusiarrarekin 5G zuten mugikorrak saltzen hasteko. Lortu nahi den helburu nagusia gailu elektronikoak optimizatzea da, ahalik eta eraginkorren izan daitezen. 2025ean telefonia mugikor guztiek teknologia hau erabili dezatela espero da.

Proiektu eta ikerketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2018ko hasieran, Qualcomm Estatu Batuar konpainiak, 5G telefonia mugikorra 2019an herritarrentzat eskuragarri egongo zela argitaratu zuen bere web orrian.

2018ko otsailaren 20an, Vodafone eta Huaweik Espainian munduko lehen 5G deia gauzatzea lortu zuten.