Wikipedia, Entziklopedia askea

Aiako Harriaren natura parkea

Aiako Harriko tontorretako bat.

Aiako Harriaren natura parkea, Gipuzkoako ipar-ekialdeko natura parke bat da, 6913 hektarea ditu, eta Irun, Errenteria, Oiartzun, Donostia eta Hernani udalerrietako lurrak hartzen ditu barne. Eusko Jaurlaritzak 1995eko apirilaren 11n izendatu zuen natura parke bezala.

Mendiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mendiak Altuera
Zaria 635 m
Baunanagirre 781 m
Bianditz 797 m
Errenga 786 m
Irupagoeta 534 m
Erlaitz 498 m
Pgogaña 480 m
Urdaburu 599 m
Aldura 537 m

Fauna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hainbat animalia aurkitzen dira parke honetan:

  • Sai arrea
  • Arrano txikia
  • Orkatza
  • Azkonar arrunta
  • Basakatua
  • Zirauna
  • Kantauriar sugegorri
  • Eskailera-sugea
  • Arrabioa
  • Apo arrunta
  • Baso-igel gorria
  • Ezkailua
  • Amuarrain arrunta
  • Izokina

Flora[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Landare eta zuhaitz asko aurkitu ahal izango ditugu:

  • haltz beltza
  • Lizar arrunta
  • Haritz arrunta
  • Haritz amerikarra
  • Ametza
  • Gaztainondoa
  • Sasiakazia
  • Intsinis pinua
  • Gorostia
  • Sahats hauskara
  • Elorri beltza
  • Madariondo|udareondo

Geologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Arditurriko meategiak Aiako Harria mendigunearen erraietan daude, Oiartzunen (Gipuzkoa). Euskal Autonomia Erkidegoko formazio geologikorik zaharrena izateaz gain, bitxia da bere material harritsuengatik eta orografia ikusgarriagatik.