Wikipedia, Entziklopedia askea

Annapurna

Annapurna mendia

Annapurna Nepalen dagoen mendi altu bat da. Munduko 14 mendi garaienen artean dago. Himalaia mendilerroan dago.

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Munduko mendien artean hamargarren altuena da. Mendiak sei tontor ditu eta hauetatik garaienak 8.091 metrotako altuera du.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

   Ba al dakizu   
Annapurna izenak sanskrito hizkuntzan "oparotasunaren jainkosa" esan nahi du.

1950 urtean igo zen lehenengo aldiz. Maurice Herzog eta Louis Lachenal mendizale frantziarrak izan ziren igo zutenak. 8.000 metro baino gehiago dituzten mendien artean igo zen lehenengoa izan zen.