Txikipedia:Antzinako Egiptoko emakumeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Antzinako Egiptoko emakumeak.

Antzinako Egiptoko emakumeek bertako gizonekin berdintasunean bizitzea lortu zuten. Antzinako beste zibilizazioetan baino aukera eta botere handiagoa izan zezaketen. Idazlanek eta arteak erakusten digute emakumeek lege eta ekonomia aldetik gizonen eskubide berberak zituztela. Emakumeek jabetzak administratu, erosi eta saldu zitzaketen; adopzioak egitea, esklaboak askatzea eta testamentuak egitea ere posible zuten, eta noiz ezkondu eta banandu ere aukeratu zezaketen. Egiptoko emakumeek eskubide gehiago zituzten geroagoko Greziako emakumeek baino.

Boterea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Emakume batzuek faraoi mailara iristeko aukera izan zuten. Hori lortu zuen lehenengo emakumeen artean Hatshepsut izango genuke, zeinak K.a. 1500ean hasi zuen bere agintaldia. Bere hiritarren ongizateaz arduratu zen agintaria izan omen zen, eta monumentu, tenplu eta eraikin publikoen eraikuntza gainbegiratzeagatik gogoratzen da.

Ezkontza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Garaiko beste gizarteetan ez bezala, Egiptoko emakumeek aukeratu zezaketen ezkondu nahi zuten ala ez. Gainera, gizon batek ezkontzeko eskatzen bazion, emakumeak ezetz esateko aukera zuen, hala nahi izanez gero. Beste leku askotan, hori ez zen horrela.

Finantzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Etxeaz eta haurrez arduratzeaz gain, emakumeek lan-arloan aukerak zituzten. Gizarte askotako emakumeek milaka urtetan egin ezin izan zituzten zenbait kontu posible zituzten emakume egiptoarrek: negozio bat zuzentzea, testamentuak uztea eta jabetzen salerosketak, besteak beste.  

Legea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Emakume batek legea hausten bazuen, eskubidea zuen epaileen aurrean bere burua defendatzeko abokatu baten beharrik gabe, baita gizon baten presentziarik gabe.

Dibortzioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Baliteke hau izatea emakumeek zuten askatasunaren adierazlerik harrigarriena. Dibortzioa eskatzeko aukera zuten, eta epaileak hori aitortuta, seme-alaben erabateko zaintza, beraien jatorrizko ondareak eta senarren ondareen herena eskuratu zitzaketen.