Wikipedia, Entziklopedia askea

Azken Afaria (Leonardo da Vinci)

Artelan honen izenburua Azken Afaria da eta Txikipedia:Leonardo da Vincik egin zuen 1498.urtean. Azken afaria autore honen lanik garrantzitsuenetarikoa da, eta gaur egun, Milanen, Italian aurki dezakegu.

Leonardo da Vinci 1452 apirilaren 15ean jaio zen, familia noble batean, Anciano herritik gertu bere aitak zuen etxe batean. 1519 maiatzaren 2an hil zen Amboisen, Frantzian. Leonardo da Vinci arkitekto, musikari, asmatzaile, eskultore, ingeniari eta margolaria izan zen, eta gainera, La Gioconda edo [La Mona Lisa] bere koadro famatuena da, Parisko Louvre museoan dagoena.

Artelanari dagokionez, mahaiaren inguruan 13 pertsona daude eta maiaren erdian Jesus dago. Mahaiaren gainean janari asko dago eta edari mota desberdinak daude adibidez: ardoa eta ura. Pertsonen atzean taberna bat ikus dezakegu eta tabernaren atea irekita dagoenez, paisai handi bat ikus dezakegu.