Txikipedia:Azkoitia

Wikipedia, Entziklopedia askea

Azkoitia Gipuzkoako udalerri bat da, Urola Erdia eskualdekoa. Guztira 11.651 biztanle ditu.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Izarraitz mendian historiaurreko trikuharriak daude. Azkoitia eta Azpeitiaren arten kokatzen den Txalintxo mendian, Munoaundiko haserritxo bat dago dago, K.a. VI eta I. mendeetan bizileku izandakoa (Burdin Arokoa). 1324 hiribildua izateko pribilegioa lortu zuen Azkoitiak.

2006. urteaz geroztik Aranzadi Zientzia Elkarteko Historiaurrea sailak, duela 2.500 urteko biztanleak nola bizi ziren jakiteko hondeaketa lanak egin ditu.[1]

Urtero bisita gidatuak antolatzen dira Azkoititik.

Garai hartako jauntxoen arteko gerrak zirela eta, 1331an herria Urola ibaiaren beste aldera eramatea erabaki zuten, segurtasun arrazoiengatik.

Demografia[2][aldatu | aldatu iturburu kodea]

2020 urteko urtarrilean guztira 11.651 biztanle zituen, hauetatik emakumeak 5.850 eta gizonezkoak 5.801.

Izarraitz mendilerroa[3][aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kakute (927 m) Izarraitz mendilerroko hiru tontor nagusietako bat da, Erlo (1026 m) eta Xoxote (912 m) tontorrekin batera. Azkoitia eta Azpeitia herrien lurretan dago. Aittolako Gurutzea (645 m).

Herri mugak[4][aldatu | aldatu iturburu kodea]

Azkoitiak iparraldetik Mendaro eta Debarekin egiten du muga, hegoaldetik Zumarraga eta Urretxurekin, ekialdetik Azpeitiarekin eta mendebaldetik Plazentzia–Soraluze, Elgoibar, Antzuola eta Bergararekin.

Azkoitiko udaletxea

Politika[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2019ko udal hauteskundeen ondorioz, Javier Zubizarreta izendatu zuten alkate.

Eraikin garrantzitsuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Santa Klara komentua. XVII. mendekoa.
  • Insausti jauregia. XVIII. mendekoa.
  • Floreaga etxea. XVI. mendekoa.
  • Idiakez dorrea. XVI. mendekoa.
  • Balda dorretxea. XVI. mendekoa.
  • Isasaga etxea. XVI. mendekoa.

Festak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • San Andresak (azaroak 30).
  • Andramaixek (abuztuak 14).
  • Inauteriak.
  • Aste Santua.

Argazki galeria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aittolako gurutzea

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «Castro de Munoaundi, entre Azkoitia y Azpeitia. - UROLA Turismo» urolaturismo.eus (Noiz kontsultatua: 2021-03-05).
  2. «Datu Orokorrak» azkoitia.eus (Noiz kontsultatua: 2021-03-05).
  3. «Izarraitz mendilerroa - Mendiak.eus» mendiak.eus (Noiz kontsultatua: 2021-03-05).
  4. «Albisteak - Azkoitiko Udala» azkoitia.eus (Noiz kontsultatua: 2021-03-05).