Wikipedia, Entziklopedia askea
Irrati-behatokiak.

Behatoki astronomikoa espazioa aztertzeko tresnak dituen eraikin bat da. Zientzialariek behatoki hori erabiltzen dute izarren, planeten, kometen eta Lurraren atmosferatik kanpo dauden beste gauza batzuen inguruan informazioa jasotzeko. Behatokiak Lurrean edo espazio-ontzi batean egon daitezke.

Behatokietan teleskopio bat edo gehiago egoten dira urrunean dauden objektuak ikertzeko. Behatoki-mota bakoitzak bere teleskopio-mota bereziak izaten ditu: teleskopio optikoek argia jasotzen dute; irrati-teleskopioek espazioko irrati-uhinak jasotzen dituzte; beste teleskopio batzuek espazioko beste energia-mota batzuk jasotzen dituzte.

Behatoki optikoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanarietan dagoen behatoki optikoa.

Teleskopio optiko ahaltsuak dituzten behatokiek kupula-forma izan ohi dute. Teleskopioa erabiltzen ari direnean, kupula apur bat edo osorik zabaltzen da; teleskopioa erabiltzen ari ez direnean, aldiz, kupula itxita egoten da, tresna guztiak babesteko.

Behatoki optikoak gaueko zerua garbia eta iluna den lekuetan eraikitzen dira normalean. Leku arruntenak hirietako argi distiratsuetatik urrun dauden mendiak edo basamortuak dira. Munduko teleskopio nagusienetakoak Kitt Peak Behatoki Nazionalean (Arizona, AEB) eta Roque de los Muchachos Behatokian (Kanariak) daude.

Irrati-behatokiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Irrati-teleskopioak normalean ez dira egoten kupulen barruan; kanpoaldean egoten dira, eta oso handiak diren antena paraboliko edo plateren forma dute. Irrati-teleskopioek lursail nahiko handiak hartzen dituzte batzuetan.

Behatoki optikoak bezala, irrati-behatokiak ere hirietatik urrun eraikitzen dira normalean. Munduko irrati-teleskopio handienetako bi Jodrell Bank Behatokian (Cheshire, Ingalaterra) eta Very Large Array-n (Mexiko Berria, AEB) daude.

Espazio-behatokiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hubble espazio-teleskopioa.

Espazio-behatokiei satelite-behatoki edo orbitako satelite ere deitzen zaie. Espazio-behatokiek Lurreko atmosferatik kanpo hobeto funtzionatzen duten espazio-teleskopioak izan ditzakete. Teleskopio horiek planeten, izarren, gasaren eta espazioko beste gauzen bidez gauzatzen diren energia-motak (X izpiak edo izpi infragorriak) ikertzen dituzte. Espazio-behatokiek teleskopio optikoak edo irrati-teleskopioak ere izan ditzakete, besteak beste. Tresna horiek Lurrera bidaltzen den informazioa jasotzen dute, zientzialariek informazio hori ikertzeko.

Honako hauek dira espazio-behatoki garrantzitsuak: Hubble espazio-teleskopioa (1990ean bidalia espaziora), Solar and Heliosferic Observatory delakoa (1995 bidalia espaziora), X izpiko Chandra Behatokia (1999an bidalia espaziora) eta Spitzer espazio-teleskopioa (2003an bidalia espaziora).