Txikipedia:Berastegi dorrea

Wikipedia, Entziklopedia askea
Berastegi dorrea

Berastegi Dorrea, Berastegiko hilerriaren eta elizaren alboan dagoen dorretxe bat da, herriaren erdian, Elizalde auzoan. Erdi Aroko jauntxoen eraikinetako bat zen. Gotiko estiloa du eta ondare kulturala bezala sailkatua dago.

Erakinaren deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oinarria lauangeluarra du. Harriz egina dago, seguruena barruan dagoen egurra eusteko. Geroago dorrea berriro eraiki zuten, eranskin bat gehituz egonkortu egin zuten. Elizara begira dagoen etxe-aurrean bi ezkutu jarri zituzten.