Txikipedia:Bost Urteko Planak (Sobietar Batasuna)

Wikipedia, Entziklopedia askea

Bost urteko planak Stalinek sortutako planifikazio ekonomiko bat izan zen.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1928an onartu zen lehenengo plana. 1941ean hirugarren 5 urteko plana behertan behera utzi behar izan zuten Bigarren Mundu Gerraren ondorioz. Gerra amaitu ondoren, Sobietar Batasuna desagertu arte antzeko plangintzarekin jarraitu zuten. 1990ean amaitu ziren plan hauek.

Zertan datza?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Plan hauetan enpresari bakoitzak bere enpresako erabakiak hartu beharrean, esaterako; zenbat langile eduki, zenbat ordaindu langile bakoitzari, zenbat ekoitzi... estatuak erabakitzen zuen eta enpresek hori derrigorrez bete behar zuten. Betetzen ez bazuten, zigor gogorrak jasaten zituzten. Plan bakoitzak 5 urteko iraupena izaten zuen eta urte horiek pasa ondoren, hobekuntzak ezartzen zieren.

Helburu nagusiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Helburu nagusia herrialdea modernizatzea zen epe laburrean. Horretarako estatuak erabaki hauek hartzen zituen: Sektore bakoitzeko ekoizpen-kuotak finkatzea, artikuluen prezioak jartzea, soldatak zehaztea, eskulana eta baliabide erabilgarriak banatzea,etab. Horrez gain, herrialde industrial bat bihurtu nahi zuten kapitalismorik ez egoteko, hau da; klaseak desagertzea nahi zuten eta horretarako sozialismoan oinarritu ziren. Plan hauetan porrotak ere izan ziren eta ez zituzten beti beraien helburuak betetzen.