Wikipedia, Entziklopedia askea

Diamante

Diamantea

Diamantea (aintzinako grekeratik "garaiezin" edo "aldaezin") mineral bat da.

Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Karbono atomoz osatuta dago eta atomo hauek kristal-egiturak sortzen dituzte.

Diamantea, grafitoaren ondoren, karbonoaren egoera egonkorrena da. Mohs eskalaren barnean hamarreko balioa du, hau da mineralik gogorrena da.

Meategiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Harribitxi hauek meategietan aurkitzen dira baina ez meategi guztietan. Diamanteak aurkitzen diren munduko metategi ezagunenak honako hauek dira:

  • Errusian ( Botuobinskaya meategia, Grib meategia, Mir meategia, Udachny meategia, Yubileyny meategia )
  • Australian ( Argyle meategia )
  • Angolan ( Catoca meategia )
  • Hegoafrikan ( Venetia meategia )
  • Botswanan ( Orapa meategia, Jwaneng meategia )
Diamanteen meategia