Txikipedia:Du Jing

Wikipedia, Entziklopedia askea

Du Jing (Txina, Anshan, 1984ko ekainaren 23a) badminton jokalari txinatarra da, joko Olinpikoetan urrezko domina irabazitakoa.

Kirol-ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Badmintoneko binakakoetan dago espezializatua. 9 urte zituela Anshaneko Kirol Eskolan sartu zen. 2000tik bere bikote ohikoa Yu Yang zen. Biek batera mundu mailan domina ugari lortu dituzte. Frantzian, Korean, Espainia, Polonia eta Indonesia beste askoren artean. Horrez gain, 2008ko Joko Olinpikoetan badmintoneko emakumezkoen binakakoetan urrezko domina lortu zuten. 2011ko urrian erretiratu zen gerriko lesio grabe batengatik.

Emaitzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Joko Olinpikoak
Urtea Lekua Domina Proba
2008 Pekin (Txina) Urrea Binakakoak
Munduko Txapelketa
Urtea Lekua Domina Proba
2006 Madril (Espania) Brontzea Binakakoak
2009 Hyderabad (India) Brontzea Binakakoak
2010 Paris (Frantzia) Urrea Binakakoak

Irudiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2008ko Olimpiadak, Du Jing eta Yu Yang