Txikipedia:El Niño

Wikipedia, Entziklopedia askea
El Niño efektua.

El niño, fenomeno atmosferikoa, Ekuatore inguruko Ozeano Bareko itsasoa eta atmosferan sisteman gertatzen den alterazioa da.

Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Noizenka gertatzen da?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Fenomeno hori bitik zazpi urtera bitarteko tarteetan agertu ohi da. Itsasoak eta atmosferak egoera anormala hartzen dute hamabi eta hemezortzi hilabete inguruko periodoan.

Egoera normalean, ekialdetik mendebaldera doazen alisio haizeek ur eta bero kantitate handiak pilatzen dituzte Ozeano Barearen mendebaldean. Horren ondorioz, itsasoaren maila, gutxi gorabehera, metro eta erdi goragoa izan ohi da Indonesian, Peru eta Ekuadorreko kostaldean baino, eta itsas gainazaleko tenperaturaren inferentzia 8 °C-koa da bi zonaldeen artean.

Non gertatzen da gehien?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eurite gehienak Asia hego-ekialdean gertatzen dira, hodeien formazioa eta ondorioz sorturiko prezipitazioak Ozeano Bareko itsaso beroen gainean berotu eta higitutako airearen ondorio baitira.

Zein aldaketa?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

El Niño garaian, ordea, presio aldaketen eraginez alisio haizeak ahuldu egiten dira. Itsasoaren gainazaleko tenperatura maximoak ekialderantz higitzen dira, sei hilabeteren barruan Hego Amerikako kostara iritsiz.

Honen ondorioz, normalean oso hezeak diren inguruak, Indonesia kasu lehor izatera igarotzen dira eta Ozeania ingurua hoztu egiten da.

Hau izan daiteke "El Niño" fenomenoaren ondorioetako bat

Ondorioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hauek dira el niño ondorioak ozeano barearen hegoaldean:

  • Euri ugari Txilea eta Peru iparraldean
  • Antxoa sardak suntsitzea
  • Lehortea Australia inguruan eta Indonesian    
  • Valentzia inguruan ohi baino prezipitazio gehiago