Txikipedia:Ellen Johnson Sirleaf

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ellen Johnson

Ellen Johnson Sirleaf, 1938ko urriaren 29an Monrovian (Liberia) jaiotako emakumea da. Politikaria eta Herrialdeko presidentea izan zen 2005etik 2018ra. Afrikako lehen presidente emakumezkoa izan zen.2011. urtean bakearen nobel saria irabazi zuen. Ekonomia eta kontuak ikasi zituen 1948tik 1955era Monroviako West African College-n. 17 urte zituela ezkondu zen James Sirleaf-ekin eta 1961ean Ameriketara bidaiatu zuen Colorado-ko Unibertsitatean ikasketak jarraitzera, eta bertan graduatu zen.

Bizipenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Washington DCra joan zen bizitzera eta Banco del Ecuadorreko presidenteordea izan zen. 1992tik 1997ra Administrari Laguntzaile eta, ondoren, Afrikarako Eskualde Bulegoko Programako Nazio Batuen Garapeneko Zuzendaria izan zen.

Ruandako genozidioa Ikertzeko Nazioarteko Batzordean parte hartu zuen, eta, ondoren, Kongoko Bake Batzordeko kide ziren nazioarteko bost pertsonetako bat izan zen, bai eta UNIFEMek aukeratutako nazioarteko bi adituetako bat ere, emakumeek gatazka horretan duten parte-hartzea eta horiek bakearen eraikuntzan duten eginkizuna ikertzeko eta jakinarazteko.

Ibilbide politikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1997an Liberiako Presidentetzarako hautagai izan zen, Charles Taylorren atzetik, kargua lortu zuten 13 alderdietatik bigarren postuan geratuz. 2005ean, berriz ere presidentetzarako hauteskundeetarako hautagai izendatu zuten Unitate Alderdiaren ordezkari gisa, eta oraingoan hautatua izan zen.

Seme-alaba dituzte: George, Martha eta Timothy.

2011n Bakearen Nobel Saria eman zioten, Leymah Gbowee herrikidearekin eta Tawakul Karman yemendarrarekin batera. Liberiak Gobernuko Ogasuneko estatu-idazkaria izan zen eta 1980tik 1985era Ogasuneko ministroa .

Kanpo estekak        [aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • http://www.casafrica.es/es/persona/ellen-johnson-sirleaf
  • https://es.wikipedia.org/wiki/Ellen_Johnson-Sirleaf
  • https://www.buscabiografias.com/biografia/verDetalle/9494/Ellen%20Johnson%20Sirleaf                        
  • http://www.ikuska.com/Africa/Historia/biografias/j/johnson_sirleaf.htm