Wikipedia, Entziklopedia askea

Esportazio

Esportazioen kopurua mundu mailan. Zenbat eta ilunago, esportazioak handiagoak.

Esportazioa herrialde bateko produktuak beste herrialde batera saltzeari deritzo. Adibidez, Euskal Herriak tren eta tranbiak esportatzen ditu herrialde askotara, bai eta beste produktu asko ere.

Merkataritzaren barruko jarduera bat da, oso garrantzitsua herrialde baten ekonomiarentzat. Kontrakoa, hots, atzerriko produktuak gure herrialdean saltzeko ekartzea inportazioa da.

Normalean, herrialde desberdinen arteko salgaien salmentari deitzen zaio esportazioa, ez herrialde baten barruko leku batetik bestera saltzen direnean produktuak.

Esportazioak mundu mailan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zein bidaia egiten du produktu batek gure etxeraino?

Munduan, herrialde batzuek gehiago esportatzen dute besteek baino. Gaur egun, Txina da gehien esportatzen duena; ondoren, Alemania eta Estatu Batuak.