Txikipedia:Estrontzio

Wikipedia, Entziklopedia askea
Estrontzio

Estrontzioa elementu kimiko bat da, (Sr ikurra eta 38 zenbaki atomikoa).

Ezaugarri nagusiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Airearekin kontaktuan duen erreaktibotasun handia dela-eta, beste elementu batzuekin konposatuak osatuz soilik agertzen da naturan.
Taula periodikoa
  • Estrontzioa askoz erreaktiboagoa da uretan airean baino.
  • Hauts bihurtutako estrontzioa berez hartzen du suak. Estrontzio-gatz hegazkorrek kolore karmin ederra ekoizten dute su hartzean; hori dela-eta, su piroteknikoei eransten zaie.

Erabilerak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gaur egun, estrontzioaren erabilerarik nabarmenena zientziaren barruan ezagutzen diren erloju atomiko modernoenak eta zehatzenak eraikitzea da, orain arte erabili izan diren Zesioren erloju atomikoak "zeroz" gaindituz.

Duela urte batzuk arte, koloretako telebistetako izpi katodikoen hodietarako kristaletan ere erabiltzen zen, legezko erregulazioak zeudelako eta, horien ondorioz, metal hori erabili behar zelako X izpiak iragazteko, ikuslearengan eraginik izan ez dezaten.