Wikipedia, Entziklopedia askea

Europa greziar mitologiako printzesa feniziar bat zen. Kondairaren arabera, Zeus jainkoak bahitu egin zuen zezen baten itxurarekin. Agenor erregearen eta Telefasa erreginaren alaba zen. Bi anai zituen, Kadmo eta Zilix. Zeusek kretara eraman zuen eta han, hiru seme izan zituzten: Minos, Radamantis eta Sarperdon.

Europa mitologian[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Europaren bahiketa

Europaz maitemindurik, Zeus zezen zuri baten itxuran agertu zen hondartzan. Europa loreak jasotzen ari zen, eta zezena ikustean bere gainera igo zen. Orduan, Zeus itxasoan sartu eta Europa Kreta irlara eraman zuen.

Gustave Moreauren akuarela: Europaren bahiketa (1869)

Zeusek hiru opari egin zizkion Europari: Lelape izeneko txakur bat, Hefestok egindako lepoko bat eta jabalina bat. Ondoren, Zeusek zezenaren irudia izarretan sortu zuen, gaur egun, tauro izenez ezagutzen da konstelazio hori.

Familia

Bere arbasoa Io zen, Argoseko donzeila. Europaren aita feniziako Agenor erregea zen, eta bere ama Tiroko Telefasa erregina. Bere anaia Kadmok alfabetoa eraman zuen greziar kontinentera, eta bere anaia Zilixek izena eman zion Zilizia eskualdeari. Zeusekin hiru seme eduki eta gero, Asterion Kretako erregearekin ezkondu zen.

Europa artean[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Herodoto

Herodotoren iritziz Europa Kretako marinelek bahitu zuten, Ioren bahiketa mendekatzeko.

Margolanak

Europak artelan asko inspiratu zituen

· Ontzi grekoak

· Erromatar irudiak

· Europaren bahiketa François Boucherrena

Europaren bahiketa, Erasmus Quellinus[1] (1638)

· Europa eta zezena Gustave Moreaurena

· Europaren bahiketa Tizianorena

· Europaren bahiketa Paolo Veroneserena

· Europaren bahiketa Martin de Vosena

· Europaren bahiketa Rembrandtena

· Europaren bahiketa Rubensena

· Europaren bahiketa Picassorena

· Europaren bahiketa Valentin Serovena

· Europaren bahiketa Simon Vouetena

· Europaren bahiketa Pierre Bonnardena

· Europaren bahiketa Francisco Goyarena

· Europaren bahiketa Joan Tuset i Suaurena

<<Europa>> kontinente izen bezala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Europa izenak "begi handiak" esan nahi du baina hizkuntza semitikoan ʔrb, "eguzkia mendebaldetik sartzen da" esan nahi du. Asiatik begiratuta, eguzkia europan sartzen da. Horregatik, kontinenteari Europa deitzen zaio.

<<Europa>> euroko bileteetan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2013ko maiatzetik, euroko bileteek Europaren erretratua daramate ur markaneta holograman. Erretratua Louvre museoko greziar kraterako feniziar printzesan inspiratu da.

  1. Erasmus Quellinus II.a. 2020-09-06 (Noiz kontsultatua: 2023-01-25).