Wikipedia, Entziklopedia askea

Flagelo


Flageloak zelula batzuek dituzten luzakin mugikorrak dira. Gehienetan, zelulari mugitzen laguntzen dio. Beste batzuetan, aldiz, zelulari elikatzen laguntzen dio. Bi flagelo mota daude: eukariotoenak eta bakterioenak.

Osaera eta itxura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Flageloak proteinaz osatuta daude. Diametro berdina dute beren luzera osoan, eta itxura zilindrikoa dute.

Gizakietan espermatozoideek dute flageloa

Eukariotoen flageloa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Flagelo bat edo bi izan ditzakete.

Flageloen kokapen ezberdinak bakterioetan

Bakterioen flageloa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bakterioek flagelo gehiago izan ditzakete. Hala ere, ez dituzte flagelo asko, beti gutxi daude. Flageloen kokapena zelula bakteriarrean garrantzi handikoa da. Kokapen-mota desberdinak daude