Wikipedia, Entziklopedia askea
Harkaitz-txoria

Harkaitz-Txoria (Tichodroma muraria), Tichodromadidae familiko, Eurasiako eskualde menditxuetan bizi den txoria da.

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hegazti txikia da, hego-zabaleratua dagoenean 30-35 cm bitarteko tamaiana du, eta 25 gramo pisatzera iritsi daiteke. Ibiltzen den labarren antzeko, koloreko bizkar grisa du, eta paparraldea ilunago izan ohi du udan. Moko beltz, luze, apur bat okertua eta luma gorri eta beltzak ditu buztanean eta hegoetan. Hanka handiak ditu, hatzapar eta erpe luzeekin, harroketara heltzea ahalbidetzen dizkionak.

Elikadura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nagusiki arroketako arrakalkez eta zirrikituetako intsektuez eta armiarmez elikatzen da, bere moko luzeari esker. Landare haziak ere jaten dituzte.

Banaketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Paleartikoko mendigune altuetan aurkitu daitezke, Europatik hasi eta Himalaiaraino. Horietako batzuk: Pirinioak, Alpeak, Balkanetako mendiak , Karpatoak eta Kaukaso.

Habitata[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Egunera nahiago izaten dute, tenperatura egokiagoak eta elikagai-eskuragarritasun handiagoa eskaintzen baitute. Neguan altuera baxuagoetan dauden harkaiztiak erabiltzen dituzte bizileku gisa. .