Txikipedia:Heather O'Reilly

Wikipedia, Entziklopedia askea

Heather Ann O’Reilly (East Brunswick, New Jersey, 1985ko urtarrilaren 2a - ) futbol jokalari ohia da, erdilari bezala jokatzen zuen. Futbol talde famatuetan jokatu izan du, adibidez Ingalaterrako Arsenal-en. Horrez gain, Estatu Batuetako selekzioan ibili zen, harekin urrezko hiru domina eta FIFAko Emakumezkoen Munduko Kopa bat irabazi zituen.

Ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2003tik 2006ra, unibertsitateko futbolean jokatu zuen, Chapel Hill-eko Ipar Carolinako Unibertsitatean. Bere klubeko ibilbidean, O’Reilly New Jersey Wildcats (USL W-League), Sky Blue FC (WPS), Boston Breakers (WPSL Elite eta NWSL), FC Kansas City (NWSL), Arsenal Ladies (FA WSL) eta North Carolina Courage (NWSL) taldeetan jokatu zuen.

Lorpenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Heather O'Reilly futbolean jolasten

2016ko irailean nazioarteko jokoetatik erretiraru zenean, munduko futbol jokalari txapeldunetako bat bezala hartu zen, bere izenean 230 agerraldi baino gehiagorekin. USWNTren historian txapel gehien zuen zortzigarren jokalaria ere bada. 2019ko urriaren 27an, bere azken partida jokatu zuen Ipar Carolinako Courage-n erretiratu aurretik, 2019ko NWSL txapelketa irabaziz.

Gaur egun Fox Sports-eko analista da.