Txikipedia:Hipika

Wikipedia, Entziklopedia askea

Hipika zaldiekin praktikatzen diren kirol guztiak dira. Olimpiar joko modernoetan ia hasieratik hipika egon da (zehazki bigarrenetatik).

Zaldi lasterketa


Kategoria olinpikoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Doma klasikoa: Hemen baloratzen dena egiten diren mugimenduen edertasuna da. Zaldien gaineko koreografiak sortzen dira.
  • Zaldi oztopo-jauzi lasterketa:Hainbat oztopo pasa behar dira ahalik eta denbora laburrenean.Irabaziko du puntu gutxien egiten duena denbora laburrenean. Puntuak eskuratzen dira oztopo bat edo oztopo zati bat botaz gero.
  • Zaldiketa lehiaketa orokorra: Hemen doma klasikoa, zaldi oztopo-jauzi lasterketa eta kros egin behar da, dena batera. Krosa zaldi oztopo-jauzi lasterketa bezalakoa da baina oztopoak naturalak dira, hau da, zuhaixkak, aintzirak, etab.

Olinpikoak ez diren kategoriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Biribilketa: Zirkulu batean edota linea zuzen batean akrobaziak egiten dira zaldiaren gainean.
  • Raid: Lasterketa luzeak, 40 km gutxienez 160 km gehienez.Naturan egiten dira lasterketa hauek, batzuetan egun bat baino gehiago irauten dute.
  • TREC: Zaldiketa ibilbide turistikoetan, lehiaketa.
  • Poloa:Hau asko jokatzen da Ingalaterran. Zaldizkoen bi talde elkarren kontra lehiatzen dira, makil batzuekin pilota bati jotzen( hockey bezalakoa baina zaldien gainean)
  • Horseball:Saskibaloiaren antzekoa baina zaldiaren gainetik
  • Poni jokoak: Hauek Ingalaterran eta Irlandan jokatzen dira.Umeek eta haien poniek, taldeetan hainbat proba bete behar izaten dituzte.
  • Zalgurdi lehiaketa:2 edo 4 zaldiekin lasterketak egiten dira, zirkuitu edo naturan ospatzen dira.

Federazioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gaur egun, hipikan lehiatzeko federazio ofizial batean izena eman behar da. Espainiako federazioak "Galopes" izeneko zazpi azterketa dauzka. Azterketa hauek proba teorikoak eta praktikoak dituzte. Zazpi proba horietatik errazena lehenengoa da eta zailena zazpigarrena. Maila bateko proba egin ahal izateko aurreko guztiak gainditu behar dira.