Wikipedia, Entziklopedia askea

Huntz arrunta (Hedera helix), Araliaceae familiako landare espeziea da. Landare igokaria eta iraunkorra da; azala zartatua eta marroia duena. Hosto sinpleak ditu, bi motatakoak direnak: eguzkitakoak, obakuak, eta itzalekoak, gingildunak. Loreak berde kolorekoak izaten dira eta sortaka agertzen dira; 4 lore-hosto eta obulu handi bat izanik. Fruituak, berriz, globo itxurakoak eta beltzak izaten dira.


Huntz arruntaren loreak eta fruituak


Non aurki dezakegu?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Europan, Asian eta Afrikako iparraldean bizi da, basoetan, enborretara igota, hormetan edo lurrean etzanda. Euskal Herrian arrunta eta ugaria da, leku lehor edo pobreenetan eta mendi garaienetan falta delarik.

   Ba al dakizu   

30 metro edo gehiago haz daiteke. Ez badu topatzen lekuren bat igotzeko, lurrean zabaldu eta sakabanatzen da. Baina, eskura harkaitz, zuhaitz, horma edo beste euskarriren bat topatzen badu, hari itsasten zaio, harekin kontaktuan dauden adarretan hazten diren sustrai adartsuen bidez; gorenera igoz.

Fitxategi:Hedera helix banaketa.jpg
Huntzaren Banaketa Euskal Herrian


Zertarako erabiltzen da?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hegaztiek ere fruituak gustuko dituzte, eta medikuntzan, zauriak orbaintzeko, buruko minak lasaitzeko eta kailuen aurka egiteko erabilgarria da; baita katarroak, bronkitisak, eztula eta asma sendatzeko. Gainera, hormak, fatxadak, biribilguneak eta abar estaltzeko eta apaintzeko balio du ere.

   Ba al dakizu   

Udaren azkenaldean edota udazken hasieran loratzen da. Fruituak, berriz, negu bukaeran edota udaberri hasieran heltzen dira, hegaztientzat oso preziatuak direlarik. Dena den, apirilean, landare honen adar-aldaxka biderkaketa ematen da. Horretarako, moztutako zatia landatu aurretik, beharrezkoa da sustraiak uretan edo arean sartzea.


Nola elikatzen da?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Huntza landarea denez, izaki autotrofoa da, bere kabuz elikatzeko gai baita. Horretarako, hazteko eta elikagaiak eskuratzeko, fotosintesia prozesua egiten du.


Zer da fotosintesia?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Materia inorganikoa (ura, gatz mineralak eta karbono dioxidoa) materia organikoa (glukosa) bihurtzen du.
  2. Fotosintesia, hostoetan aurkitzen den klorofila izeneko substantzia bati esker burutzen dela, hostoetan egiten du; eta eguzki izpiak beharrezkoak ditu; horregatik, egunez egiten du.
  3. Klorofilak eguzkiarenargia xurgatzen du, eta, horrela, materia inorganikoa materia organiko bihurtzen du; hau da, landarearentzako elikagai.
  4. Prozesu hau egitean hostoek airean dagoen karbono dioxidoa xurgatzen dute, eta oxigenoa askatzen dute.
  5. Fotosintesi- prozesuan, oxigenoa askatzen da, beraz, landareentzat beharrezkoa den bezala, izaki bizidun heterotrofoentzat beharrezkoa da baita ere; beharrezkoa dugun oxigenoa kanporatzen baitute.

Nola ugaltzen da?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Huntza arrunta, beste hainbat landare bezala, ugalketa asexualaren bidez ugaltzen da. Hau da, bere kabuz ugaltzeko gai da, beste huntz arrunt baten beharrik gabe. Ugalketa mota honen bidez, huntzaren zurtoina edota adarra zatitu edo erdibitu egiten da eta zati bakoitza bere kabuz garatzen da huntza adar berri bat atera arte.