Wikipedia, Entziklopedia askea

Indus

Indus ibaiaren kokapena.

Indus ibaia munduko ibai luzeenetako bat da. India eta Pakistan artean dago kokatua eta 2.900 kilometro luze da. Himalaiaren goialdean sortzen da, Tibet izeneko eskualdean, eta horregatik ibaiko ur gehiena urtutako glaziarretatik eta mendietako elurretik dator.

Ondoren, Indiako ipar-mendebaldetik pasatzen da, Kaxmir eskualdearen eta Pakistango iparraldearen artean. Mendiak atzean utzi eta gero, Pakistango lautadatik jarraitzen du, Punjab izeneko eskualdean. Han, hainbat ibaiadarren urak biltzen ditu eta Indus askoz ere zabalagoa egiten dute. Azkenik, Arabiako itsasoan bukatzen da haren ibilbidea.

Indus ibaiaren haranean kokatu zen munduko lehen zibilizazioetako bat. India zaharreko himnoek ibaiaren inguruan hitz egiten dute eta herrialdearen izenaren jatorrian dago: alegia, Indiaren izena Indus ibaitik dator.

Ibai hau oso garrantzitsua da gurutzatzen dituen eskualdeen ekonomiarentzat. Nahiz eta lurraldearen zati handi bat oso lehorra izan, nekazaritza posible da ibaiko ura erabiltzen delako lurra ureztatzeko. Azukre-kanabera, garia, arroza eta kotoia dira landatzen dira batez ere.