Wikipedia, Entziklopedia askea
Intsusa beltza
 Loraldia
URTOTSMARAPIMAIEKAUZTABUIRAURRAZAABE
               

Intsusa beltza (Sambucus nigra), Europan jatorria duen landare edota zuhaixka bat da. Landare honek eremu lehorretan azkarrago hazten dira eta hazteko, garrantzitsua da landatutako tokian eguraldi ona egitea, hau da, lekua eguzkitsua izatea.

Nahiz eta intsusa beltzaren sorterria Europa izan, beste hainbat herrialdetan ere zabalduta dago, esaterako; Asiako mendebaldean eta Afrikako iparraldean.

Nolakoa da?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Intsusa beltzaren loreak

4 eta 6 metro inguruko altuera izatera iristen den zuhaixka txiki bat da eta udazkenean hostoak galtzen ditu. Adar bakoitzean, bi hosto egoten dira, elkarren aurka kokatuak. Hostoak, zabalak eta alde zorrotzekoak izaten dira.

Zuhaixka honek, udazkenean, fruituak ere ematen ditu. Emandako fruituak more ilunak edota beltzak izaten dira eta normalean txoriek jaten dute. Gizakiok jan ahal izateko, ongi prestatuta egotea derrigorrezkoa da, bestela kaltegarriak izan daitezke.

Antzeko espezierik baditu?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Asian eta Iparramerikan, intsusa beltzaren ezaugarri berdintsuak dituzten zuhaixkak ere aurkitzen dira. Antzeko zuhaixka horiek, intsusa beltzaren azpiespezietzat hartzen dira.

   Ba al dakizu   
Intsusa beltzaren fruituak ongi sukaldatuz gero, osasuntsuak eta gozoak izaten dira.

Non erabiltzen da?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Landare hau, sukaldaritzan eta medikuntzan ere erabiltzen da.

Sukaldaritza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Intsusa beltzaren baiak egosi eta gero jan daitezke, baita marmelada egin ere. Tartatan ere jarri daitezke, sagar eta masustekin batera.
  • Ondo helduta ez badaude pozoitsuak dira!
  • Europako iparraldean eta Balkanetan, landare honen loreekin infusioak egiten dituzte, edari oso freskagarria baita. Enpresa batzuek edari hau saltzen dute.
  • Eskandinavian eta Alemanian, intsusa beltzaren baiekin sopak egiten dituzte. (adibidez Alemaniako Fliederbeersuppea)
  • Hungarian eta Suedian alkohola egiten dute landarearekin eta bere loreekin.

Medikuntza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

H. sambuci onddoak gaixotutako intsusa beltza

Herri askotan, landare hau sendagarri bezala erabili dute, bronkitisa, eztula, infekzioak eta sukarra sendatzeko. Hotzeriek eta sukarrak eragiten duten hanturak edota hanturak sendatzeko ere erabili daiteke.

Gaitzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hyphodontia sambuci onddoak intsusa beltza gaixotu dezake!