Wikipedia, Entziklopedia askea
Itsas trikua

Itsas trikua animalia txiki, biribil eta arantzatsua da. Echinoide familiatik dator, eta mundu osoko itsasoetan zehar aurkitu daiteke. Bere oskola arantzaz josirik dago, arantzak 3-10cm arteko neurria izaten ohi dute.

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Itsas trikuaren kolorerik ohikoenak, beltza, berde argi-ahula,oliba berdea eta gorri argia dira. Mugimendu oso motelak egiten ditu, poliki-poliki mugitzen baita. itsas luzoker eta itsas izar senide da itsas trikua.

Triku kiribildu baten itxura dutelako deitzen zaie itsas triku.

Beraien elikadura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Batez ere algetatik elikatzen da, hala ere, itsas igarabak, aingirak eta bestelako itsas trikuak jaten ditu, hau da, beren etsaiak dira.

Gure janari iturri[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Guk, gizakiok, beraien arrautz eta gonadak jaten ditugu, baina itsas triku guztiak ez dira onak gure elikagai moduan. Itsas triku jangarriak eskuz arrantzatzen ditugu eta bere arantza luzeenak moztu, eskuak ez mintzeko. Normalean jateko atala emearen sexu gurin (gonadak) izaten dira.